#HemendaGeroa
2025eko maiatzaren 15ean, San Isidro eguna dela eta, Euskadiko Familia Nekazaritzaren Batzordeak (CRAF) #HemendaGeroa kanpaina jarri du martxan, familia nekazaritzak gure gizartean eta gure etorkizunean duen funtsezko balioa ikusarazteko.
EKA/ACUVetik bat egiten dugu mezua helarazteko helburuarekin, ikuspuntu osagarri batetik: pertsona kontsumitzaile gisa ere badugu zeregina familia nekazaritza bizirik mantentzen laguntzeko. Izan ere, hurbileko ekoizpena, tokiko elikadura-sistemak eta ingurumenarekiko errespetua sustatzea, kontsumo arduratsuaren funtsezko ardatzak dira.
Nekazaritzarik gabeko Euskadi bat, paisaiarik eta nortasunik gabeko Euskadi bat da. Horregatik, ezinbestekoa da belaunaldi-erreleboa bermatzea, gazteek landa eremuan bizi eta lan egin ahal izateko. Familia nekazaritzaren alde egitea ez da soilik elikadura-kontua, baita bizitza eta lurraldearen iraunkortasunarekin erlazio zuzena du.
Familia nekazaritzarik gabe, kontsumo kontzientea ezinezkoa da
Azken urteetan, kontsumitzaileok gero eta gehiago interesatzen gara produktuaren jatorriaz, nola ekoizten diren eta zer eragin duten ingurumenean edo komunitatean geroz eta galdera ohikoagoak bihurtuz. Baina elikagai horiek eskuragarri izateko, ezinbestekoa da familia nekazaritza indartsu bat sustatzea. Elikadura burujabetzaren eta kontsumo arduratsuaren arteko lotura zuzena ulertzea funtsezkoa da.
Hori dela eta, kontsumitzaile garen aldetik, badugu erantzukizuna eta aukera: tokiko produktuak aukeratzea, sasoiko elikagaiak kontsumitzea eta hurbileko ekoizleei balioa ematea. Eguneroko erabakiek eragina dute lurraldearen biziraupenean eta gazteek lehen sektorean etorkizuna izateko aukeran.
Tokiko ekintzatik begirada globala
#HemendaGeroa kanpaina Familia Nekazaritzarako Nazio Batuen Hamarkadan (2019-2028) kokatzen da. Bertan, familia nekazariak elikadura sistemak eraldatzeko eta elikadura eskubidea bermatzeko funtsezko eragiletzat hartzen dira.
CRAF Euskadin (Euskadiko Familia Nekazaritza Batzordean), EKA/ACUVen bere parte izanik, eredu hau indartzeko lan egiten dugu egunero: lurra zaintzen duen, kalitatezko enplegua sortzen duen eta pertsonak erdigunean jartzen dituen eredu baten alde egiten dugu. Izan ere, familia-nekazaritza defendatzea kontsumitzeko dugun eskubidea modu informatu, seguru eta kontzientean defendatzea ere bada.
Gizarteak duen papera
Familia nekazaritza ez da soilik nekazarien kontua. Erosketa egiteko moduak, hautatzen ditugun produktuak eta kontsumo-ohiturak eraldatzeko gaitasuna duen gizartearena da. Eta horregatik, EKA/ACUVetik bat egiten dugu #HemendaGeroa kanpainarekin, gizarte osoari dei hau egiteko.
Euskadik badu etorkizuna. Hemen. #HemendaGeroa.