Abuztuaren 12ko eklipsea: nola aukeratu betaurrekoak eta ikusmen-arriskuak nola ekidin

10 de abuztua de 2026

EKA/ACUV · Kontsumo-aholkuak
12/8
eguzkiaren eklipse totala, Euskadiko leku askotatik ikusgai
+100
urte eklipse total bat Iberiar Penintsulatik ikusi gabe
milaka
pertsona mugituko dira Euskadin zuzenean ikusteko, baina askok ez dakite haien betaurrekoak seguruak diren ala ez

Abuztuaren 12an, mende honetako fenomeno astronomiko ikusgarrienetako bat biziko dugu: eguzkiaren eklipse total bat. Euskadiko leku asko osotasun-eremuan daude edo oso gertu, eta hortaz eklipsea ikusteko leku oso aproposa izango da.

Hortaz, gertaeraren data heltzear dagoela ikusita, komeni da gauza oso garrantzitsu bat argitzea: eklipse bat ikustea ez da, inondik-inora, ilunabarra ikustea bezala. Eguzkira zuzenean begiratzeak, babes egokirik gabe, segundu gutxiren buruan ikusmen-lesio larriak eragin ditzake. Honen harira, merkatuak, honelako gertakari bat hurbiltzen denean jadanik ohikoa denez, behar diren bermeak eskaintzen ez dituzten produktuen uholde batekin erantzun du.

EKA/ACUVetik, eklipsea segurtasunez ikusteko kontuan hartu beharreko azaltzen dizugu, jarraian.

Zergatik ez dute balio zure eguzkitako betaurrekoak

Baztertu beharreko lehen akatsa da pentsatzea eguzkitako betaurreko ilunek zure bista babes dezaketela eklipsea begiratzean. Kontua ez da zenbat iluntzen duten irudia, baizik eta betaurreko konbentzionalek ez dutela eguzki-erradiazioa eguzkiaren zuzeneko behaketarako behar den formatik iragazten.

!
Metodo hauek ez dira seguruak Erradiografiak, CDak, DVDak, zinemako 3D betaurrekoak, eguzkitako betaurrekoak. Horietako batek ere ez du eguzki-erradiazioa behar beste iragazten. Gainera, ikusmen-lesioak ez du min egiten une horretan bertan — ondorioak ordu batzuk geroago ager daitezke eta, gainera, betirako izan daitezke.

Arriskua ez da desagertzen nahiz eta esposizioa oso laburra izan. Babes egokirik gabe eguzkira zuzenean begiratzeko segundo gutxi batzuk nahikoak dira kalteak jasateko. Okerrena da lesioak ez duela inolako minik eragiten gertatzen denean.

Zer bilatu eklipserako betaurrekoak erosten dituzunean

Eklipse bat behatzeko betaurrekoak Banakako Babes Ekipo gisa sailkatuta daude, eta horrek esan nahi du baldintza tekniko oso zehatzetara lotuta daudela. Hortaz, erosi aurretik, ondorengo guztia betetzen dutela ondo egiaztatu:

Erosi aurretiko zerrenda
EN ISO 12312-2:2015 arauaBerariaz adierazi behar da. Kontuz: ISO 12312-1 araua ezberdina da, azken hau eguzkitako betaurrekoentzat baita.
CE marka bilatuDerrigorrezkoa Europar Batasunean saltzen diren produktuetan. Hala ere, CE marka faltsuak ager daitezke online plataforma askotan— etiketa izateak ez du, berez, produktua seguruak denik bermatzen.
Fabrikatzailearen edo inportatzailearen identifikazioaProduktua nork fabrikatzen edo inportatzen duen argi eta garbi agertu behar da. Erreferentziarik ez badago, alarma-seinale bat da.
Erabiltzeko argibideakBetaurrekoek argibide argiak dituzte nola eta zenbat denboraz erabil daitezkeen jakiteko.
Iragazkia egoera ezin hobeanEgiaztatu ez duela orbanik, burbuilarik edo inolako narriadurarik. Iragazkian akatsen bat izanez gero, ezin da erabili.
!
Kontuz prezio handiekin eta ziurtagiririk gabeko betaurrekoekin Interneten Ziurtatutako betaurrekoen ohiko prezioa 2 eta 10 euro bitartekoa da. Hala ere, aste hauetan eskaria asko handitu denez, ziurtagiririk gabeko betaurrekoak agertzen ari dira online salmentako plataformetan, oso erakargarriak diruditen prezioetan. Baina gogoratu: saltzaileak ezin badu egiaztatu produktuak EN ISO 12312-2: 2015 araua betetzen duela, ez du erostea merezi. Zure begien osasunak ez du preziorik.

Betaurrekoak egokiak izatea ez da nahikoa — ondo erabili behar dira

Ziurtatutako betaurrekoak erostea lehen urratsa da, baina ez bakarra. Babesa eraginkorra izan dadin, erabilera ere egokia izan behar da.

Nola erabili behar diren Jarri betaurrekoak eguzkira begiratu aurretik, eklipsea agerian dagoen bitartean, ez kendu. Hartu atseden txikiak eta saihestu denbora luzez finko begiratzea. Gainera, aurrekin bazaude, behaketan zehar betaurrekoak behar bezala erabiltzen dituztela ziurtatu.

Arreta berezia prismatikoak, teleskopioak edo argazki-kamerak erabiltzeko asmoa baduzu. Izan ere, berariaz horretarako diseinatutako eguzki-iragazkirik gabeko gailu horiekin eklipsea begiratzea are arriskutsuagoa izan daiteke begi hutsez ikustea baino, eguzki-erradiazioa kontzentratu eta anplifikatu egiten baitute. Gainera, eklipse-betaurrekoak ez dira nahikoak gailu horiekin batera erabiltzen badira — eguzki-iragazki espezifikoak behar dira gailu hauek erabiltzeko.

Ziurtatutako betaurrekorik lortu ez baduzu, ez begiratu zuzenean eguzkira. Lesio gehienak ez dira gertatzen ezjakintasunagatik, baizik eta segundo bakar batzuk direla pentsatzen dugulako.

Betaurrekoak erosi dituzu eta guztiz seguruak ez direla uste duzu?

Eklipserako betaurreko batzuk erosi badituzu eta baldintzak betetzen ote dituzten zalantzak badituzu — etiketak ez daude argi, ISO araua ez da agertzen edo iragazkiak akatsen bat du agerian —, ez erabili. Eklipsea beste modu seguru batzuetan ere ikus daiteke: zeharkako proiekzioen bidez, kamerentzako iragazki espezifikoekin, edo streaming bidez jarraituz.

Eta erosi duzun produktuak legezko baldintzak betetzen ez dituela uste baduzu, salatu ere egin dezakezu. Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak berariazko kanpaina bat jarri du abian Espainian eklipse-betaurrekoen merkaturatzea kontrolatzeko. EKA/ACUVekin ere kontsulta dezakezu kontsumitzaile gisa dituzun eskubideei buruzko zalantzarik izatekotan.

Erositako produktuari buruz zalantzarik al duzu?

Produktuak legezko baldintzak betetzen ez dituela uste baduzu edo kontsumitzaile gisa dituzun eskubideei buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan EKA/ACUVekin. Kontaktatu orain

Partekatzea bizitzea da