Uva izpiak, kolokan azaleko minbiziarekin duten harreman estua dela eta

Dermatologoek eta onkologoek argi dute: UVA izpien jendarteratzea eta azken hamarkadetan azaleko minbiziak izan duen ikaragarrizko gorakada harreman zuzena dute. Australian, munduan melanoma tasa handiena duen herrian, debekatuak izan ziren 2014an. Apur bat beranduago gauza bera egin dute Ingalaterran eta Brasilen, eta Estatu Batuetan aurki gerta daiteke. Erreportaia honek azaltzen du UVA izpiak zer diren, … Gehiago irakurri

DOAKO LAGUNTZA ITXURATUZ “BERANKORRAK” XIXKATZEAREN NEGOZIO ZITALA

Maiatzaren 7an Kontsumobidek prentsa-ohar bat argitaratu zuen honakoaz ohartaraziz: “Badirela aholkularitza eskaintzea eta berankorren fitxategitan doako tramiteak egitea promes egiten duten web-orri batzuk. Bertan, informazio-eskaera osatu ahal izateko, tarifikazio gehigarriko 807 telefono-zenbakitara hots eginez haiekin harremanetan jartzera behartzen dute bezeroa”. Prentsa-ohar hori lotune honetan dago: https://bit.ly/2G0w1kA. Weborri horietako bat da www.infomorosos.com. 2016ko ekainaren 1ean weborri horri buruz erreportaje bat argitaratu genuen. Ea … Gehiago irakurri

Doako laguntza itxuratuz berankorrak xixkatzearen negozio zitala. www.infomorosos.com, adibidez

Krisiak bultzatu zuen berankorren fitxategien ugaritzearen eskutik zenbait kasutan iluna den negozio bat zabaldu da azken urteotan: herritarrei berankorren fitxategietan dauden ala ez baieztatzen eta egotekotan horietatik ateratzen laguntzen dieten enpresak, weborriak. Horietatik batzuk eraginkorrak dira eta argi iragartzen dute zerbitzuagatik kobratzen dutena. Beste batzuk, ordea, doakotasun itxura osoa ematen dute erabiltzaileak bere datu pertsonalak … Gehiago irakurri