KONTSULTA: SALTZAILEAK SALEROSKETA BAT DEUSEZTATU DU PUBLIZITATEAN AKATS BAT IZAN DUELA ARGUDIATUZ

Kate handi baten weborrian interesatzen zaidan mugikor-modelo bat iragarrita zegoen soilik 40 eurotan. Eskaintza ederra iruditu zait, hori mauka! Eta bi erosi ditut, banku-txartelarekin ordainduta. Ordu bat geroago gutxi gora behera, kateak mezu bat bidali dit esanaz iragarkian akats bat izan duela, mugikorraren benetako prezioa 240 eurokoa dela eta salerosketa ezeztatu duela. Segituan nire bankuarekin … Gehiago irakurri

IDENTAL KASUA: AURRERATUTAKO DIRUAREN ITZULPENA, LOTUTAKO MAILEGUAREN KANTZELAZIOA, MEDIKU-TXOSTENA EMATEA

IDental odontologia-katearen kliniken itxiera dela eta, haien tratamenduak etenda edo moztuta ikusi dituzten bezeroei EKA/ACUV-ek hauxe gogorarazten die: beste zentro batzuetan tratamenduen jarraipena erreklamatzeko eskubidea dute, posible bada eta interesatzen bazaie; bestela, aurreratutako ordainketen itzulpena eskatzeko edota tratamenduak ordaintzeko hartutako maileguak kantzelatzeko eskubidea dute. Lotutako maileguak ordaintzeko formularik ohikoena dira klinika odontologikoetan, estetika zentroetan, hezkuntza … Gehiago irakurri

ABUSUZKO BANKU-KLAUSULENTZAKO EPAITEGI BEREZIETAKO AUZIEN BILAKAERARI BURUZKO TXOSTENA

Iazko ekainaren 1ean larrialdiko plana abiatu zenetik epaitegiek eman dituzten 23.000 epaien ehuneko 97,6 bezeroaren aldekoa suertatu da. Joan den ekainaren 8an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak prentsa-ohar bat zabaldu zuen non abusuzko banku-klausuletako auziak epaitzeko iazko ekainean eratutako epaitegi berezietan izandako eskaera sarrera eta epaien bilakaerari buruzko informazioa ematen duen. Aurtengo lehen hiruhilekoan epaitegi bereziek … Gehiago irakurri

EUROPAKO PARLAMENTUAK BIGARREN ESKUKO IBILGAILUEN KILOMETRO-KONTAGAILUEN MANIPULAZIOA EKIDITEKO NEURRI ZORROTZAGOAK HARTUKO DITU

Joan den maiatzaren 29an Europako Parlamentuak prentsa-ohar bat zabaldu zuen non bigarren eskuko ibilgailuen kilometrajean iruzur orokorrari eta horren aurka hartuko diren neurri zorrotzagoei buruz informatzen duen. Oharrak dioenez, Europar Batasunean merkaturatutako bigarren eskuko ibilgailuen ehuneko 50era hel daiteke kilometro-kontagailuen trukajea, kontsumitzaileentzat iruzurra dena (ibilgailuaren prezioan bataz beste 2.000 eta 5.000 euroko igoera bidegabea), segurtasunerako … Gehiago irakurri

EPAITEGI BATEK 82 URTEKO ANDERE BATI IRREGULARTASUNEZ BETERIKO LIBURU-SALMENTA BAT ETA BERE FINANTZIAZIOA BALIOGABETU DITU

2016ko abenduaren 22an Santanderreko 82 urteko andere batek Ediciones Casals Poloko komertzialen bisita jaso zuen bere etxean eta 2.500 euroko kontratua sinatu zuen, Unión Financiera Asturianari ordaintzekoak 69,44 euroko 36 hileko kuotatan. Produktua: “Artearen historia 6000 (ondare artistikoa) bezala definitzen den zerbait gehi DVDak gehi ‘certificados’ eta telefono mugikor bat”. Kontu korronteari heltzen ziren kuotak ez … Gehiago irakurri