DONOSTIAKO EPAITEGI BATEK EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATI 250 EURO ORDAINTZERA ZIGORTU DU IBERIA LAU ORDUKO ATZERAPEN BATENGATIK

Ziur aski aireko garraioko ohiko erabiltzaile gehienek badakite hegaldi bat bertan behera uzten denean indarrezko arrazoirik izan gabe airelineak kalte-ordaina eman behar diela. 261/2004 Europako Araudiaren 7. artikuluak zehazten du “kalte-ordain automatiko” deritzan hori, gehienez 7 eguneko epean eman behar dena: 250 euro 1.500 kilometro arteko hegaldietan, 400 euro 1.500 eta 3.500 kilometro arteko hegaldietan … Gehiago irakurri

BBK LIVEKO ESPARRUAK EDATEKO UR-ITURRI NAHIKOAK ESKAINI BEHAR DITU

Iazko BBK Live amaitutakoan, bertan egon ziren kontsumitzaile batzuen kexak heldu zitzaizkigun EKA/ACUV-era: zioten ez zutela edateko ur-iturririk aurkitu eta komun batzuetako konketetan “ur ez edangarria” iragartzen zuten kartelak ikusi zituztela, eta, haserre handiarekin, oso garesti zeuden ur-botilatxoak erosi behar izan zituztela. Azaldu behar ez diren arrazoiengatik, pertsona-miletako hamarrak biltzen dituen ekitaldi batean edateko ur-erabilgarritasuna … Gehiago irakurri

ETXEZ-ETXEKO SALMENTA OLDARKORRAK, PERTSONA ZAHAR ASKOREN AMESGAIZTOA

Bakarrik bizi diren adineko pertsonak helburu eta biktimarik ohikoenak dituzten etxez-etxeko salmenta oldarkorrek eta egainagarriek sortzen dituzten erreklamazioen kopurua etengabe hazten ari da Euskadin. Kontsumobidek informazio eta alerta kanpaina bat abiatu berri du (http://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/prentsa_oharra/2018/nora-abete-kontsumobideko-zuzendaria-oso-praktika-kezkagarriak-detektatu-ditugu-etxez-etxeko-salmentetan/), non “Kontuz etxez-etxeko salmentekin” izenburuko liburuxka dagoen. Dokumentu horretarako lotunea eta azken bi urteetan www.eka.org weborrian argitaratu ditugun albiste eta bideoetara … Gehiago irakurri

“EZ EZAZUE ATEA IREKI”. ETXEZ-ETXEKO SALMENTA OLDARKORRAK

Etxez etxeko salmenta erasokorrei buruz erreportajea Noticias de Gipuzkoa egunkarian (2018/07/04), Kontsumobide, EKA/ACUV eta Ertzaintzaren informazioarekin. Etxez etxeko salmenta oldarkorretako kopurua hazten ari da Gipuzkoan, non iaz 1.000 erreklamazio jaso ziren eta aurtengo lehen seihilekoan ea 500era heltzen diren. Kaltetu asko pertsona zaharrak dira. “Enpresa batzuk ditugu antzemanda, asko berrerorleak dira. Jardute oldarkorrak erabiltzen dituzte”. … Gehiago irakurri

INTERNETEN, EMAILEZ, MUGIKORREZ EGITEN DIREN DELITU ETA IRUZURREN BIKTIMA IZATEA EKIDITEKO AHOLKUAK

Azken urteetan iruzur gehienak Interneten bidez, emailez, telefono mugikorrarekin, giza sareetan… burutzen dira. Onlineko delitu edo iruzurren biktima izatea ekidin daiteke neurri erraz batzuk hartzen baditugu egunerokoan. Hona hemen nabigazioa seguruago egiten duten aholku batzuk. -Ez ireki ezagutzen ez dituzun erabiltzaileek edota aurretik eskatu ez dituzun zerbitzuek zuri bidalitako mezuak. Ezaba itzazu berehala. -Ez partekatu … Gehiago irakurri