NOLA GAUZATU AHAZTEKO ESKUBIDEA INTERNETEKO BILATZAILEETAN

Era batean edo bestean, gaur egun ia pertsona guztiak gaude Internetera konektatuta, eta sareak gure datuak gorde eta beste erabiltzaileei erakuts diezazkieke. Egosurfing egin duen edozeinek (bilatzaileetan bere izena jartzea) seguraski Interneten izan duen jarduerari buruz zerrenda bat aurkitu izan du, aldez aurretik bere pribatutasuna babesteko arreta ez badu izan: zerrenda publiko eta agiri ofizialetarako … Gehiago irakurri

CAIXABANKEK HIPOTEKA BATI ZORTZI URTEZ ILEGALKI KENDU ZION ITUNTUDAKO HOBARIA BIRJARRI ETA 9.673 EURO ITZULI DITU

EKA/ACUV-eko G.D.A. eta E.L.S. bazkideek 2007ko apirilean CaixaBankekin Euriborrari lotutako mailegu hipotekario bat sinatu zuten zeinek etxe-asegurua, bizitza-asegurua, kreditu txartelak eta beste produktu batzuk ere kontratatzeagatik 0,65 puntuko hobaria zuen, korrituan deskontatzekoa. Hobaria hipoteka amaituko zen 2047 urteraino ezarriko zen beti ere hipotekatuek hileroko ordainketekin beteko balute eta aipatu produktuak mantenduko balituzte. Likidotasun-arazo arin eta … Gehiago irakurri

DENDARA HELDUTA AGORTUTA DAUDEN MAUKEN PUBLIZITATEARI BURUZKO KONTSULTA

Duela gutxi kirol-denda baten weborrian oso prezio onean marka on bateko gurpil-ohol baten iragarkia ikusi nuen. Handik ordubetera dendan negoen hura erosteko asmotan. Baina eskaintza agortu zitzaiela esan zidaten. Haserretu nintzen, baina jende mordoa zegoen eta lotsagatik edo ez nuen erreklamatu. Egin al nezakeen? Publizitatea loteslea da eta bertan esaten den guztia bete egin behar … Gehiago irakurri

ESTETIKA-ZENTROAK, HORTZ-KLINIKAK, AKADEMIAK, GIMNASIOAK: JASOTAKO ZERBITZUAGATIKO EDO HILEROKO ORDAINKETA

Maiztasun gehiegirekin gertatzen dira ustekabeko itxierak estetika-zentroetan, hortz-kliniketan, hezkuntza-akademietan edota gimnasioetan. Gehienetan ordainduta dituzten zerbitzuak jaso gabe geratzen dira bezeroak, eta dirua galduta, edo kurtsoak zein tratamenduak epeka ordaintzeko hartu zituzten maileguen epeak bankuari ordaintzen jarraitu behar dutela. EKA/ACUV-ek aholkatzen du: Lehena, ikastaroak edo tratamenduak kontratatu baino lehen, enpresaren fidagarritasuna baieztatzen saaitzea. Adibibez, Merkataritza Erroldan … Gehiago irakurri

KONTSULTA URRUTIKO SALMENTA ETA KONTRATAZIOAN ATZERA EGITEKO EPEARI BURUZ

Ulertuta daukat urrutiko erosketa eta kontratazioetan kontsumitzaileok 14 eguneko epea dugula atzera egiteko. Noiz hasten da epe hori, kontratatzen dugun unean edo produktua heltzen zaigunean? Eta zerbitzu bat bada? Mugikorrarekiko linea bat kontratatzen badut eta gailua bidali behar badigute, noiztik hasiko zait epea? Zuzen zabiltza: ohiko saltokietatik kanpoko erosketetan eta kontratazioetan (telefonoz, Internetenez edo etxera … Gehiago irakurri