AUZITEGI GORENAK HIPOTEKAREN ZERGA BANKUARI ORDAINTZEA DAGOKIOLA EBATZI DU

Aurtengo otsailean eman zuen epaia irauli egin du Auzitegi Gorenak eta hipotekaren Agiri bidezko Egintza Juridikoaren Zerga ordaindu behar duena bankua dela (eta ez bezeroa) ebatzi berri du. Zerga hau Elkarte Autonomoek zehazten dute. Andaluzian eta Aragoin, adibidez, mailegatutako diru kopuru osoaren %1,5ekoa da. Euskadin, %0,5koa da, eta ez zaio bizitzeko den etxebizitzari ezartzen. Hortaz, … Gehiago irakurri

KONTSULTA “ARRISKU-JARDUERA” BATEAN ISTRIPU BAT IZATEAN KALTE-ORDAINA JASOTZEKO ESKUBIDEARI BURUZ

Izotz pista batean erori egin naiz eta eskuineko belauna apurtu zait. Instalazioari kalte-ordain bat eskatzeko eskubiderik daukat? Patinaje-pistak edukiko duen aseguruak jaso ditudan kalteak estaliko dizkit? Publikoari irekitako aisialdiko, merkataritzako, kirola egiteko toki eta gune guztiak (dendak, ostatuak, polikiroldegiak, diskotekak, gimnasioak, zinemak, supermerkatuak…) erantzukizun zibileko asegurua edukitzera behartuta daude. Aseguru horrek establezimenduaren zabarkeriaz bezeroi edo … Gehiago irakurri

ETIKETAK OSAGAI GISA ERABILITAKO ESNEAREN JATORRIA ADIERAZI BEHAR DU

Berriki argitaratu da 1181/2018 Errege Dekretua, esnearen eta esnekien etiketetan osagai gisa erabilitako esnearen jatorria adierazteari buruzkoa. Arau horren helburua da arautzea Espainian egin eta bertan merkaturatzen diren esnearen eta esnekien etiketetan osagai gisa erabilitako esnearen jatorria nahitaez adierazteko beharra. Gaur egun, etiketan esnearen jatorrizko herrialdea adieraztea borondatez jartzen den informazioa da; izan ere, Batzordeak … Gehiago irakurri

KANTZELAZIO KASUETAN AIRELINEEK BITARTEKARIEN KOMISIOA ERE ITZULI BEHAR DUTE

Joan den irailaren 12an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) epaitu zuen airelineek kantzelatuak izaten diren hegaldietarako txartelen salmentan bitartekariek kobratutako komisioak ere itzuli behar dituztela.  EBJA-k Hanburgoko Arlo Zibil eta Penaleko Auzitegitik jaso zuen eskaera, non kontsumitzaile batek kantzelatu zen Hanburgo-Faro hegaldi baterako txartel batzuk erosteko Opodo erreserba-weborrian ordaindu zituen 1.108 euroen itzulpena erreklamatzen zion … Gehiago irakurri

GAUZATU EZ ZEN AUTO BATEN SALEROSKETAN AURRERATUTAKO 500 EUROAK ITZULTZERA ZIGORTUA IZAN DA GARAJE MODERNO

Joan den irailaren 3an, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak EKA/ACUV-eko F.J.G.V. bazkideak Ford Focus Berlina Trend bat erosteko aurreratu zituen 500 euroak itzultzera zigortu zuen Garaje Moderno S.A.; salerosketa bertan behera geratu zen kontratuan adostutako finantzaketa ez zelako onartu ez gauzatu. Epaiketan, enpresak esan zuen aurrerakina itzultzeari uko egiten ziola gure bazkideak “ez zuelako lagundu … Gehiago irakurri