EKA/ACUV-EK KUTXABANK SALATU EGIN DU, LEIHATILAN ESKUDIRUA SARTZEARI UKO EGITEAGATIK

Auzitegi Gorenak kontzeptu horrengatik kobratutako komisioa deusez deklaratu eta egun batzuetara gertatu da hau Kutxabankek eskudirua leihatilan sartzeagatik kobratutako komisioaren deuseztasuna berretsi du Auzitegi Gorenak; bitartean, EKA/ACUV-ek administrazio-salaketa jarri du Kontsumobiden, entitateak eskudirua leihatilaren bidez sartzea eragozten duela hautemanda. Auzitegi Gorenaren epaiari jarraiki, entitateak komisioa aplikatzeari utzi behar zion, eta kaltetutako pertsona guztiei bidegabeki kobratutakoa … Gehiago irakurri

IGNACIO SÁNCHEZ GALÁNEK IRAINDU ETA GEZURRA ESAN DU

10 milioi familia baino gehiago iraintzea (horien artean Iberdrolaren bezeroak ere badaude) gaizki badago, okerragoa da gezurra esatea edo egia osorik ez esatea. 2013ko uztailean aldatu zen kontsumitzaile txikiarentzako salmenta-prezioaren tarifaren bezero izateko fakturazio-formula, hau da, tarifa arautua edo erregulatua deritzona, eta konpainia elektrikoek, tartean Iberdrolak, ahalegin handia egin dute kontsumitzaileak tarifa horretatik ateratzeko, prezio … Gehiago irakurri

FINANTZA-IRUZURRAK: SUNTSITU ZAITZAKEEN INBERTSIOA

Burtsa, kriptomoneta edo beste plataforma batzuetan inbertitzea, ohiko jarduera bihurtu da askorentzat. Kontraldetik, ezjakintasun handia ere badago, eta batzuk uste dute irabazi handiak lortuko dituztela ezer gutxiren truke, modu sinple eta azkarrean. Ertzaintzak eta EKA/ACUVk behatu dugu arlo horretan delituak ugaritu egin direla, eta horiei aurre egiteko jarraibide batzuk  gomendatzera gatoz artikulu honetan. Gaur egun, … Gehiago irakurri

1.090 €ITZULTZERA KONDENATUA, NESKA-JANTZI BATEN DISEINUA EZ BETETZEAGATIK

Bilboko Merkataritza arloko Epaitegiak jostun bati kondenatu dio EKA/ACUV-eko bazkide bati 1.090 €ordaintzera, bere osotasunean 2.180 €ko kostua zuen neska-jantzi baten oihalak hitzartutakoak ez izateagatik. Zerbitzua kontratatu aurretik, eskatzaileak argazki eta zirriborro bat jasotzen ditu WhatsApp bidez. Proposamenarekin ados, diseinatzaile eta bezeroak jantziaren aurrekontuaren erdia transferitzea hitzartzen dute, 1.090 € alegia. Lana amaitutakoan, diseinatzaileak jantziaren … Gehiago irakurri

Iberia 450 €ordaintzera kondenatu dute, ezinbesteko bi bidaia bertan behera uztearen ondorioz

Bilboko Merkataritza arloko Epaitegiak baietsi egin du EKA/ACUVk bazkide baten izenean jarritako demanda. Horrek, bere osasun-egoera aintzat hartuta, Bilbo-New York bitartean kontratatutako hegaldia ezeztatu behar izan zuen, 2019aren amaieran. Aldeko epaia, finean Kode Zibilak jasotzen dituen ezohiko inguruabarrei erantzuten baitio kasuak. Konpainiari aurkeztutako mediku-txostenek argi azaltzen zuten ezingo zuela bidaiari aurre egin. Airelineak, lehenengo eta … Gehiago irakurri