EKA/ACUV-ek adineko andere ezgaitu bati bere etxean 1.695 €tan enpresa batek egindako “imantoterapiako” burusi baten salmenta desegin du

Etxez etxe eta prezio izugarritan “mirari produktuak” saltzen dituzten enpresak jo ta ke ari dira biktima errazen bila, gehien bat adineko pertsonak, are gehiago bakarrik bizi badira. Hori da EKA/ACUV-eko A.V.B. bazkidearen kasua, gaitasun ezagatik judizialki ezgaituta dagoen eta Vitoria-Gateizko tutoretzapeko etxebizitza batean bizi den andere zahar bat. Iazko urriaren 17an Caraf Hogar y Descanso … Gehiago irakurri

Arabako Probintzia Auzitegiak “zenbaki gorriengatiko” komisiogatik Kutxabanken aurkako epaia berretsi du

EKA/ACUV-ek aurkeztutako “amaitze-ekimen” bati erantzunda, Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak gaurko eta etorkizuneko bezero guztiei “zenbaki gorriengatiko” komisioa kobratzeari uztea agindu zion Kutxabanki. EKA/ACUV-ek espero eta aurreikusten zuen bezala, Vitoria-Gasteizko Merkatzaritza-Arloko 1. Epaitegiak 2016ko ekainaren 17an emandako epaiaren aurka Kutxabankek aurkeztutako helegiteak huts egin du. Arabako Probintzia Auzitegiaren Lehen Sekzioak epai hura berretsi berri du joan … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-ek zoru klausulei buruzko informazio bilera batera deitzen du Gasteizen.

Asteazkena 11an, 19.00etan Gasteizko Ibaiondo auzo etxean Zoru klausulen auziaren konplexutasuna, kaltetuen kopuru handia eta bankuek bidegabe kobratutakoa berreskuratzeko Epaitegietara jotzeko beharra direla eta, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak informazio bilera bat burutzea erabaki du, jende guztiari irekia, Gasteizko Ibaiondo auzo etxean urtarrilaren 11an arratsaldeko zazpietatik aurrera. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gai honi buruz eman berri duen … Gehiago irakurri