Komertzialak salatu dituzte Endesarekin kontratua sinatzera behartzeagatik argiaren kontagailua aldatu beharraren aitzakiarekin

Kontsumobidek 2017-05-04an zabaldutako alerta. Egun hauetan Eibar inguruan praktika engainagarriekin egindako bisitez ohartarazi du Kontsumobidek. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ohartarazi duenez, ezer jakin gabe Endesarekin sinatutakokontratuengatik erreklamazio ugari aurkeztu dituzte kontsumitzaileek. Enpresa horretako komertzialek Eibar inguruko etxeetara egin dituzte bisitak elektrizitateko eta gaseko bezero berriak egiteko, praktika engainagarriak eta oldarkorrak erabilita. Etxean daudela, argiaren kontagailua aldatzeko baimena behar dutela adierazten dute. Batzuetan, neurgailuak akatsak dituela … Gehiago irakurri

Dietaren gakoak botikak hartzen ditugunean

Dietaren gakoak botikak hartzen ditugunean Botikak ahotik hartzen ditugunean, hainbat bide partekatzen dituzte horiek elikagaiekin haiek digeritzean, askatzean, xurgatzean, metabolizatzean, banatzean eta kanporatzean. Beraz, euren arten interakzioak sor daitezke, eta horiek eragina izan dezakete botikaren eraginkortasunean zein gaixoen nutrizio-egoeran. Horrela, ezinbestekoa egiten da jakitea janariarekin lotuta botikak behar bezala nola hartu behar diren. Nola eragiten … Gehiago irakurri

Merkatuen eta Lehiaren Komisioaren gomendioak kontsumitzailearentzat argindarra eta gasa kontratatzerakoan

Joan den martxoaren 9an Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Komisioak argitaratu zuen Endesa Energía, Iberdrola Clientes, Viesgo Energía eta Gas Natural Servicios enpresei zigor ekonomikoak jarri zizkiela kontsumitzaileen onespenarik gabe kontratuak gauzatzeagatik. Telefonoaren bidezko eta etxez-etxeko kontratazioan jardute txarrekin jarraitzen dute gas eta argindar merkaturatzaileek. Jarraian Merkatuen eta Lehiaren Komisioak 2013an gasa eta argindarra kontratatzerakoan kontsumitzailei … Gehiago irakurri

Movistar Vive26: egonaldirik gabe, baina konpainia uztekotan azken hilea osorik ordaindu beharko duzu nahiz zati bat soilik kontsumitu

Telekomunikazioena (telefonia+Internet) kontsumoko erreklamazio gehien sortzen duen atala da espainiar Estatuan, urte batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileen erreklamazio guztien %35 bereganatzera heldu delarik. Zergatik baina? Lehenik, ea herritar guztiok erabiltzen ditugun zerbitzuak ematen dituelako (telefono finkoa, mugikorra, Internet), garesti samar diren zerbitzuak gainera, bereziki espainiar Estatuan. Bigarrenik, diferentzia handiz bere bezeroen kaltean jardunbide txar eta … Gehiago irakurri