Etxez-etxeko zerbitzu eta obretako gremioak: aurrekontua eta faktura behar bezala

Argiketariak, igeltseroak, iturginak, zurginak, gas-instalatzaileak, kristalariak, margotzaileak, sarraigileak… Horiek eta beste gremio batzuk “etxeetako zerbitzuen” atala osatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoan 1995 urtetik berariazko dekretu batez erregulatuta dagoena baina, hala ere, arazo eta erreklamazio dezente sortzen duena ere bai, neurri handi batean kontsumitzaileek haien eskubideen ezaguera eskasa eta profesionalen beharren ez betetzea direla eta, haien … Gehiago irakurri

Banku batzuk legea urratzen ari dira EKA/ACUV-ek bere bazkideen izenean aurkeztutako erreklamazioak errefusatzean

Kontsumitzaileen eskubidei larriki erasotzen dien jokaera ilegal hori bertan behera uzten ez badute EKA/ACUV-ek eskaera judizialak jarriko ditu haien aurka. Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak, Prozedura Zibilaren Legeak eta beste lege eta arau batzuk argi ezartzen dute kontsumitzaile elkarte batek ahalmen osoa duela bere bazkideen izenean jokatzeko kontsumoko edozein … Gehiago irakurri

Orange Seguro Móvil-ek iragartzen duenaren eta betetzen duenaren arteko alde onartezina

EKA/ACUV-eko G.G.P. bazkideak Orange Seguro Móvil zerbitzua zeukan kontratatuta, Aig/Plus Ultra aseguratzailearekin; urtean 56 euroren truke (hileko ordainketa/kuotatan bananduak) mugikorra galtzekotan, apurtzekotan… modelo berdineko gailu berri bat jasoko luke. Iazko irailean mugikorra apurtu zitzaion gure bazkideari eta 13an ordezkoa eskatu zion AIG/Plus Ultra-ri, kasu honetarako kontratuan ezarritako 50 euroko frankizia ordaindu eta gero. Irailak 20an … Gehiago irakurri

Posta elektronikoaren bidezko iruzur entseguak areagotzen ari dira

EKA/ACUVek posta elektronikoz iruzurrak egiteko mezuetan gorakada nabaria antzeman du asken asteetan. Gure Komunikazioko posta elektronikoak, adibidez, hartzailearen datu pertsonalak eta bankarioak eskura nahian bidalitako dozenaka mezu jasotzen du egunero amu eta apeu ezberdinak erabiliz: ustezko lan eskaintzak, ustezko erosketen ordainketarako eskaerak, ustez Correosek bidalitako paketeak hartzeko deiak, faktura ezezagunak baieztatzeko eskaerak, identitatearen egiaztatzea proposatzen … Gehiago irakurri

Zeintzuk dira hipotekaren eratze-gastuak eta nola berreskura daitezke

2015ko abuztuan Auzitegi Gorenak, BBVA eta Banco Popularren aurkako epaiketa batean, abusuzkotzat jo eta baliogabetu zituen hipoteken gastu guztiak bezeroei ordaintzea inposatzen dieten klausulak. Harrez geroztik, auzitegi batzuek, gero eta gehiago, epai berberak eman dituzte, epaitutako bankuak gastu horiek bezeroei itzultzera zigortuz. Zeintzuk dira gastu horiek? Hipotekatu guztiek ordaindu al dituzte? Zer egin dezakete eta … Gehiago irakurri