Ez baimendu Black Friday Black Timo bihurtzea! Burutsu jokatu

Ostiral honetan, azaroak 26, Black Friday klasikoa ospatuko da, eta astelehenean, hilak 29, Cibermonday – Plataforma digitalei eta produktu teknologikoei eskainia, batez ere –, beherapen bereziko bi egun, Gabonetako erosketa-denboraldia aurreratzen dutenak. Ondorengo lerroetan, iruzurrak edo engainuak saihesteko eta soilik behar dena eskuratzeko ohiko aholkuak azpimarratuko ditugu. Beti kontuan hartu beharreko lehen kontzeptua alderatzearena da, … Gehiago irakurri

‘Abeltegitik mahaira’: nekazaritzako elikagaien ezinbesteko estrategia Europa mailan

Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak, EKA/ACUV-ek, balorazio guztiz positiboa egin du Nekazaritza-Elikaduraren mahaira bitarteko estrategia honi buruz, eta adierazi du babestu eta bultzatuko duela, nahiz eta azpimarratu duen ekimenarekin batera beste finantza-neurri eta zerga-pizgarri batzuk jarri behar diren, bai eta hura zabaldu eta herritarrak kontzientziatu ere. Europako Parlamentuaren osoko bilkurak, joan den urriaren 20an, aldeko 452 botorekin, … Gehiago irakurri

B the Travel Brand, gure bi bazkideri 1300 € itzultzera behartua, bere frankiziatu batek erantzukizunak ez betetzearen ondorioz

Gure bazkide bikote batek B the Travel Brand bidaia-agentziarekin kontratatutako bidaia konbinatu baten gainean datza kontua: zehazki, Madril-Punta Cana hegaldia eta Barceló Bábaro Palace Deluxe hotelean ostatua. Izapideak egiteko erabiltzen duten konfiantza-agentziak (UTCA APALY), Barceló Viajes (frankizia-emailea) markaren pean lan egiten du, eta 1300 €-ko seinalea eskatzen die hegaldiak erreserbatzeko. Bikoteak, halaber, epe barruan aurreratzen … Gehiago irakurri

2006 eta 2013 bitartean ibilgailu bat erosi baduzu, kalte-ordaina jaso dezakezu

EKA/ACUVk kontzesionarioen kartelak eragindakoen defentsarako erreklamazio bat aurkeztuko dela iragarri du. Horretarako, eragindako guztiak dokumentazioa bidaltzera animatu nahi ditugu, norbanakoaren kasu zehatza azter dezagun. Ibilgailu bat erosi al zenuen 2006 eta 2013 artean? Erne bada. izan ere, Auzitegi Gorenak berriki ebatzitako epaiaren arabera, 10 milioi bezerori eragin lezake, eta, beraz, prezio totalean aplikatutako %10eko gainkostuengatik … Gehiago irakurri

Saihestu nahi ez duzun publizitatea eta definitu zure interesak

Ziur asko Robinson zerrendari buruz hitz egiten entzun duzula. Baimenik eman ez zaien enpresen publizitatea erraz eta doan saihesteko aukera ematen digun zerbitzua da. Berorren ezaugarriak zehaztuko ditugu hurrengo lerroetan, interesa izatekotan izena eman dezazun: Sarbidea eta erabilera oso sinpleak dira. Inskripzioa egiterakoan, publizitatea zer bitartekoren bidez jaso nahi ez duzun adierazi behar duzu soilik: … Gehiago irakurri