“72 ordu igaro baino lehen dirua itzultzen ez baduzue, bide judizialari ekingo diogu”

Joan den urtarrilean EKA/ACUV-eko S.I. bazkideak New Yorkeko apartahotel batean apirileko 14tik 22rako ostatua erreserbatu zuen www.booking.com weborrian kreditu txartelarekin 550 euro ordainduta. Martxoan, Booking.com-ek apartahotel horrekin lan egiteari utzi diola eta erreserba ezeztatu behar dela esaten dio S.I.-ri, eta ordaindutako dirua itzultzeko datu eta agiri batzuk eskatzen dizkio. Gure bazkideak eskatutakoa bidaltzen dio Booking.com-i … Gehiago irakurri

Ibilgailu bat alokatzeko aholkuak arriskuak eta ezustekoak ekidituz

CECU-EKA/ACUV-en prentsa oharra / 2017-07-21. Ibilgailu bat alokatzeak bidaiari askorentzat funtsezkoa den mugimenduetan malgutasuna eta askatasuna ematen ditu. Badira halere gerta daitezken ezuste desatseginak. Hona hemen ba ibilgailu bat alokatzerakoan kontuan izan behar diren klabe batzuk. Zer baldintzak bete behar dira? Ibilgailu normalak alokatu ahal izateko gutxieneko adina 21-23 urte ohi dira eta gidatzeko baimenarekin … Gehiago irakurri

Oporretarako mailegu bat?

CECU-EKA/ACUV-en prentsa oharra / 2017-07-11 Egunotan herritar askok udako atsedenaldian bere bizilekuan geratzea ala etxetik kanpo oporretara joateko finantza produkturen batekin zorpetzea erabaki behar dute. Erabakia korapilatu egiten da finantza entitate ezberdinek mota askotako maileguak era eroso eta azkarrean kontratatzera animatzen gaituztenean. Zer hartu behar dugu kontuan oporretaz gozatzeko zor bat hartzeak merezi duenentz erabakitzeko?

EKA/ACUV-eko bazkide batek eskatu eta jakin gabe “kontratatutako” zerbitzu batek sortutako ordainketak itzuli ditu Vodafonek

Martxoko eta apirileko Vodafoneren fakturetan EKA/ACUV-eko J.J.U.G. bazkideak 14,50 eta 7,25 eurotako ordainketak ikusi zituen Velbox Playplanet-i eginak. “Velbox Playplanet? Zer ote da hori?”, pentsatu zuen harrituta bezain kexkatuta. Bilboko EKA/ACUV-eko bulegora dator eta gure abokatuetako batek ea Velbox Playplanet izeneko horrekin telefonozko zerbitzuren bat kontratatu duen edo galdetzen dio. Ezetz dio gure bazkideak, inolaz … Gehiago irakurri

Bidaietan osasuna zaintzeko aholkuak, batez ere arrisku handiagoko herrialdeetan

Etxetik irten baino lehen, familiako medikuarekin kontsulta antesdelviaje Familiako medikuari aldez aurretiko bisita egitea gomendatzen da. Botika bereziren bat behar duen gaisotasunen bat pairatzen badugu, zuzena den azterketa medikua burutzeaz gain, medikuak gaisotasunari buruzko txostena idaztea eta atzerrian emango dugun denbora iraungo duten adina botika agintzea gomendagarria da. Bidaiaren osasun alderdiak garaiz planifikatu behar dira. … Gehiago irakurri