MOZORROAK, ILEORDEAK, MASKARAK, MAKILLAJEA… IHAUTERIETAKO ARTIKULUEN SEGURTASUNA ZAINTZEA KOMENI DA

Dendetan salgai dauden mozorro, maskara eta ileordeen artean badira kalitate eta segurtasunari buruzko arau legalak urratzen dituztenak eta beraz potentzialki arriskutsuak direnak. Produktu hauek erosteko eta erabiltzeko orduan kontuan hartzeko aholku batzuk eskaintzen ditu EKA-ACUV-ek. Erabiltzaileen osasunerako arriskutsuak izateagatik debekatutako eta merkatutik kendutako produktuetatik zati handi bat jostailuak, jantziak eta umeentzako artikuluak dira; eta Ihauterietako … Gehiago irakurri

BIDAIA KONBINATU BATEAN PROGRAMATUTAKO JARDUERA BATEN KANTZELAZIOAREN GAINEKO KONTSULTA

Astebeteko bidaia egin dut Mexikora, eta Teotihuacan-eko piramideetarako bisita ere egitekoa genuen tartean. Baina txango hori bertan behera gelditu zen, “garraioarekin izandako arazo logistikoak” zirela medio, eta beste hondartza egun bat jarri ziguten. Kexua azaldu diot bidaia agentziari, baina han esaten didate ez zela izan beren errua, txangoez arduratzen zen Mexikoko enpresarena baizik, eta haiei … Gehiago irakurri

MULTIJABETZA EDO PARTEKATUTAKO DENBORA-ERREGIMENARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA ETA OHARTARAZPENAK

Partekatutako denbora-erregimen batean sartzea (multijabetza, timeshare, ingelesez) apartamentu, txalet, etxebizitza batean… denboraldi batzuk egoteko eskubidea ematen digu hainbat urtetan zehar. Baina, kontuz, sistema hau ondo ezagutzen ez bada, nahaspila batean sar gaitezke. Denbora partekatuak epe luzerako finantza-konpromiso zorrotzak eta iraunkorrak enditu ditzake, ahaztu gabe mantenimendua, zergak, aseguruak eta bestelako gastuak ere. Europar Batasuneko arau berriek … Gehiago irakurri

KOTILOIETAN SEGURTASUNARI BURUZ ZENBAIT ARGIBIDE ETA AHOLKU

Lagun askok ohiko kotiloietan ospatuko dituzte Urtezahar-gaua eta Erregeen gaua. EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak kontuan izateko datu eta aholku batzuk eskaintzen ditu jai hauetaz ezbeharrik gabe gozatzeko. -Kontuz ibili behar da telefono mugikorretik, Internetez edota kalean (debekatuta dago kalean sarrerak saltzea) saltzen diren sarrerekin, batzuetan faltsuak baitira. -Saiatu kotiloia antolatzen duen tokia edo enpresa fidatzekoa … Gehiago irakurri

JOSTAILUAK: ETIKETA, OHARRAK ETA GOMENDIOAK

Jostailuak dira 14 urtetik beherakoek jolasteko esklusiboki edo ez diseinatutako produktuak eta segurtasun eta etiketa-arau zorrotzak bete behar dituzte. Bideojokoak ez dira jostailutzat jotzen, jostailuen segurtasunari buruzko 1205/2011 Errege Dekretuak arautzen duen arabera. Dena den, bideojokoek ere izaten dute etiketa bat, non produktuak zer eduki duen eta bideojokoan aritzeko gutxienez zenbat urte izan behar diren azaltzen den. ETIKETA. Jostailuen etiketek azaldu behar dute: -Produktuaren eta fabrikatzailearen edo inportazio-enpresaren identifikazioa. -CE marka. … Gehiago irakurri