Bere bezeroen kontu korronteetan eskudirutako sarrera egiteagatik hirugarrenei komisioa kobratzeari uztea Kutxabanki agintzen dion epaia lortu du EKA/ACUV-ek

Epai aurrendaria: finantza entitate bati komisio mota hau (banku askok kobratzen dutena) kobratzeari uztea agintzen dion lehen epaia da espainiar Estatuan Urriaren 10ean, Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak, EKA/ACUV-ek aurkeztutako “amaitze-ekimen” bati erantzunda, bere bezeroen kontu korronteetan eskudirutako sarrerak egiteagatik hirugarrenei kobratzen dien komisioa kentzea agindu dio Kutxabanki, abusuzkotzat eta bidegabetzat jota. Salatutako, epaitutako eta legez … Gehiago irakurri

Kutxabank, eskudirutako sarrerengatiko komisioa kentzera zigortuta

Epai aurrendari hau Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak eman du, Kutxabanki ere iaz “zenbaki gorriengatiko” komisioa kentzea agindu ziona. 2017-10-13an El Correon argitaratutako albistea. http://www.elcorreo.com/economia/kutxabank-condenada-eliminar-20171013224240-nt.html Epai osoa PDFn: SENTENCIA KUTXABANK COMISIÓN INGRESO EFECTIVO

Bankako klausulak epaitzeko Euskadiko epaitegi berezietan EKA/ACUV-ek hipoteka gastuen inguruan irabazitako lehen epaiketaren laburpena eta azalpena

Bankako klausulak epaitzeko ekainean eta uztailean Euskadiko hiru hiriburuetan eratu ziren epaitegi bereziak lehen epaiak ematen hasiak dira. Horietako bat dugu irailaren 6an Bilboko Lehen Auzialdiko 11. Epaitegiak emandakoa hipoteka baten eratzearen gastuen inguruan M.B.A.B. gure bazkidearen izenean EKA/ACUV-ek Kutxabanken aurka aurkeztutako eskaerak sortutako epaiketan. Eskaerak 2005ean izenpetutako mailegu hipotekario baten bosgarren klausula (gastuak mailegu-hartzailearen … Gehiago irakurri

Mailegu azkar bat kontratatu baino lehen kontuan izateko funtsezko zazpi iltze

Krisiaren ustezko amaierarekin eta ukaezina den kontsumoaren gorakadarekin indarrez itzuli dira mailegu azkarrak. Diru kopuru txikiko maileguak izaten dira gehienetan, ea berehala eta baldintzarik gabe eskuragarriak, baina oso korritu altuak eta berandutze-interes izugarriak dituztenak ere bai. CECUk eta EKA/ACUV-ek honelako mailegu bat kontratatu baino lehen kontuan izateko oinarrizko aholku batzuk ematen dituzte.