Zoru-klausulen eta hipoteken gastuen inguruan informazio-saioak datorren astean Erandion EKA/ACUV-en eskutik

EKA/ACUV-eko arduradun juridikoa den Iñaki Velasco abokatuak emango ditu hitzaldiak. “Zoru-klausula eta hipoteka-maileguen formalizazio-gastuak. Ezagutu zeure eskubideak, erreklamazio-bideak eta argitu zeure zalantzak. 18.30-20.30 bitartean. Apirilaren 3 astelehena. Altzaga. Tartanga LHII-ko areto nagusia. Tartanga kalea, 15. Apirilaren 5 asteazkena. Erandiogoikoa. Gizarte Etxeko areto nagusia. J.M.Olague “Txuma” kalea, 3. Apirilaren 6 osteguna. Astrabudua. Centro Cultural Josu Murueta. … Gehiago irakurri

Banco Sabadell ere “estalgabetu”ko komisioak itzultzen ari da txintik atera gabe

Duela bizpahiru urte ea miraria zen banku batek berehala eta inolako eragozpenik jarri gabe komisio baten dirua itzultzea kobratze hura bidegabe edo abusuzkotzat jotzen zuen bezero batek aurkezten zion erreklamazio sinple bati erantzunean. Aspaldi honetan, ordea, ez da hain gauza bitxia eta zorionez gero eta gehiago ikusten ari da. Halako aldaketa azal dezaken arrazoi bakarra … Gehiago irakurri

“Zoru klausulak eta hipotekaren eratze-gastuak. Zer dira eta nola erreklamatu”

CECU-k zoru klausulak eta hipotekaren eratze-gastuak zer diren eta bankaren abusu horiengatik kaltetutako kontsumitzaileek nola erreklamatu dezaketen azaltzen dituen “koaderno juridiko” berezi bat argitaratu zuen joan den hilean. PDFn deskargagarri dago lerro hauen amaieran. Auzi bi horiek kontsumitzaile elkarteen lanaren zati handi bat bereganatzen ari dira duela hile batzuetatik ona, batez ere Espainiako Auzitegi Gorenak … Gehiago irakurri

Kutxabankek “zordun jarrera”gatiko 30 euroko komisioa itzuli dio EKA/ACUV-ek kontseilatutako kontsumitzaile bati

Urtarrilaren hasieran A.P. kontsumitzailea EKA/ACUV-ek Donostian duen bulegora joan zen Kutxabankek “zordun jarrera”gatik 30 euroko komisio bat kobratu ziola azaltzera eta diru horren itzulpena eskatzeko aukerarik zuenentz jakitera. Bulego hori daraman abokatuak baietz erantzun zion: “Joan zaitez Kutxabankera eta 30 euro horien itzulpena eska ezazu elkarte honek entitate horren aurka irabazitako bi epai judizialak aipatuta”. … Gehiago irakurri

Banku batzuk legea urratzen ari dira EKA/ACUV-ek bere bazkideen izenean aurkeztutako erreklamazioak errefusatzean

Kontsumitzaileen eskubidei larriki erasotzen dien jokaera ilegal hori bertan behera uzten ez badute EKA/ACUV-ek eskaera judizialak jarriko ditu haien aurka. Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak, Prozedura Zibilaren Legeak eta beste lege eta arau batzuk argi ezartzen dute kontsumitzaile elkarte batek ahalmen osoa duela bere bazkideen izenean jokatzeko kontsumoko edozein … Gehiago irakurri