IDENTAL KASUA: AURRERATUTAKO DIRUAREN ITZULPENA, LOTUTAKO MAILEGUAREN KANTZELAZIOA, MEDIKU-TXOSTENA EMATEA

IDental odontologia-katearen kliniken itxiera dela eta, haien tratamenduak etenda edo moztuta ikusi dituzten bezeroei EKA/ACUV-ek hauxe gogorarazten die: beste zentro batzuetan tratamenduen jarraipena erreklamatzeko eskubidea dute, posible bada eta interesatzen bazaie; bestela, aurreratutako ordainketen itzulpena eskatzeko edota tratamenduak ordaintzeko hartutako maileguak kantzelatzeko eskubidea dute. Lotutako maileguak ordaintzeko formularik ohikoena dira klinika odontologikoetan, estetika zentroetan, hezkuntza … Gehiago irakurri

OINARRIZKO ARRETA BEHARREZKOAK UVA IZPIAK HARTZERAKOAN (2009AN MUNDUKO OSASUN ERAKUNDEAK KANTZERIGENOTZAT JO ZUEN BRONTZEZTATZE ARTIFIZIALA UVA IZPIEKIN)

Dermatologoek eta onkologoek aspalditik ohartarazten dute: UVA izpien jendarteratzea eta azken hamarkadetan azaleko minbiziak izan duen ikaragarrizko gorakada harreman zuzena dute. 2009an, Munduko Osasun Erakudeak kantzerigenotzat jo dituen ofizialki brontzeztatze artifizialeko makinak, UVA izpikoak. Duela urte batzuk Brasilen eta Australian erabat debekatuta daude, eta beste herrialde batzuk neurri berbera hartzea pentsatzen ari dira. Erreportaia honek … Gehiago irakurri

INTERNAUTAREN SEGURTASUNEKO BULEGOAK SAMSUNG MARKAREKIN IRUZUR BATEZ OHARTARZI DU

Irakurri hemen alerta osoa: https://www.osi.es/es/actualidad/avisos/2018/05/detectado-fraude-que-utiliza-la-marca-samsung Samsung markako telefono mugikor baten erosketa eskaintzen duen iragarki bat da emailez bidalita. Mezuak jasotzaileari bere datuak eskatzen dizkio Samsung Galaxy S8 bat “saria” edo deskontu-txartel bat jaso ahal izateko. Konponbidea: Mezu hori jaso ondoren lotunea sakatu baduzu eta eskatzen dizkizuten datuak eman badituzu, zure bankuarekin ahalik eta lasterren hitz egin … Gehiago irakurri

KONTSULTA: OINEZKOEN ISTRIPUAK EREMU PUBLIKOAN ETA HORREN ARDURA DUEN ADMINISTRAZIOARI ERREKLAMAZIOA

Nire aitak 80 urte ditu. Kalean, espaloi batean, apurtutako baldosa batekin estropezu egin du eta eskuineko belauna apurtu zaio. Suposatzen dut hauxe udalari erreklamatu ahal zaiola. Nola egiten da hori? Zein da epemuga erreklamatzeko? Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Legeak dioenez, administrazioek (udalak, foru aldundiak…) bere jabetzakoak diren eremu publikoak (espaloiak, plazak, paseoak, parkeak…) egoera onean mantentzeko … Gehiago irakurri

ARABAKO HAGINLARIEN ELKARGOAK BAIEZTATUTAKO PRAXI OKER BAT EGITEGATIK DENTIX-EK EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATEK BESTE KLINIKA BATEAN GASTATU BEHAR IZAN ZITUEN 1.500 EUROAK ORDAINDU DITU

2016ko otsailaren 12an EKA/ACUV-eko G.O.P. bazkideak Vitoria-Gasteizko Florida kaleko Dentix klinikan 6.353 euro balio zuen tratamendu bat hasi zuen: goiko masailezurrean hortz-pieza batzuren inplantea eta beheko masailezurrean hezur-inplante bat. Jarri berria zegoelarik, hortz-pieza batean arazoak azaldu ziren. Maiatza eta abuztua bitartean berraztertze batzuk eta bigarren ebakuntza kirurgiko bat egin bazizkioten ere, azaroaren 14an hortz-pieza eta … Gehiago irakurri