ETXEZ-ETXEKO SALMENTA OLDARKORRETAKO ENPRESEK INPUNITATEZ JARRAITZEN DUTE ADINEKO PERTSONEI ‘IRUZURRAK’ EGITEN

EKA/ACUV-era etxez-etxeko salmentetan diharduten enpresen bizktima sentitzen diren kontsumitzaile askoren erreklamazioak heltzen dira ea egunero. Argitalpen-produktuetan “espezializatutako” enpresa hauek, jardute oso oldarkorrak erabiliz, mota guztietako produktuak saltzen dituzte, batez ere adineko pertsonei: liburuak eta aldizkariak ez ezik, koltxoiak, bururdiak, besaulkiak, gimnasia-gailuak, imantoterapiako burusiak, ordenadoreak, tabletak, bizikletak, baporetak, sukaldeko robotak, ur-ionizagailuak ere bai… Jarraian enpresa hauen … Gehiago irakurri

‘ARCO’ ESKUBIDEAK DATU PERTSONALAK BABESTEKO. ZER DIRA, NOLA GAUZATEN DIRA, OHIKO GALDERAK

Datuen babeserako (15/1999 Lege Organikoa) arloan araudiak onartutako eskubideak dira. ARCO (gazteleraz Acceso, Rectificación, Cancelación y Oposición de datos personales) norbanakoen datuen Sartze, Zuzenketa, Ezeztatze eta Oposizioa esan nahi du. Norbanakoen eskubideak izanaz, titularrak besterik ez erabil ditzake fitxategi bakoitzaren erantzule/titularraren aurrean. Zer dira ARCO eskubideak? Kontsumitzaile guztiek euren norbanakoen datuen Sartze, Zuzenketa, Ezeztatze eta … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-EN LAGUNTZAZ MOVISTARREK BERE BEZERO OHI BATI BIDEGABEKO ZOR BAT KENDU DIO ETA SARTU ZUEN BERANKORREN FITXATEGITIK ATERA DU

A.P.S. kontsumitzaile bizkaitarra Movistar-Telefónica Móviles Españako bezero izan zen 2012. arte. Hiru urte geroago, 2015ko uztailean, enpresa horrekin omen zuen 1.735 euroko zorra ordaintzeko berankorrei kobratze-enpresen aldetik errekerimenduak jasotzen hasi zen. Berez enbarazua izan ez ezik, jakinarazpen horiek A.P.S.-ek errefusatzen zuen zor huragatik Movistarrek berankorren fitxategi batean sartua zegoela ere adierazten zuten. Enpresa horien jazarpenak … Gehiago irakurri

KALEA EZ DA ISILDUKO. Larunbatean, Apirilaren 28an 12:00tan Bilboko Eliptikatik .

Azken 15 urteetan EKA/ACUV-ek nahi dugun gizarte ereduari buruz eta merkataritza-kontsumoari dagokionez herritarron ohiturei eta gure benetako beharrei buruz inkestak egin ditu. Erantzunak erabatekoak dira: ehuneko 94k uste du gaur eguneko merkataritza-ordutegiak nahikoak direla bere kontsumo beharrak asetzeko. Korporazio eta kate handiek merkatua monopolizatu eta tokian tokiko saltoki txikien itxiera bultzatu edo erraztu nahi dute, … Gehiago irakurri

ARAZOAK HOTELEAN? NOLA EKERREKLAMATU AZALDUKO DIZUGU

Iritsi zara hotelera, oporretako leku idiliko batera, bidaia luze bat egin ondoren, eta –hara, ezusteko ederra!– hainbeste desiratutako oporrak aldrebesturik hasi dira: ez dago gelarik erabilgarri, zerbitzuak ez dira eskaini zizkizutenak, hotelaren kategoria ez da benetan dagokiona edo ustekabeko ezbeharren bat izan duzu, hala nola lapurreta edo istripua. Erreklama dezakezu? Nola, noiz eta nori? Aurreikusi gabeko egoerak era askotakoak izan daitezke, eta zure eskubideak desberdinak izan daitezke … Gehiago irakurri