Bere lana edo negozioarekin loturarik ez duen mailegu pertsonal bat eskatzen duen profesional edo autonomo batek kontsumitzaile baten eskubide berberak ditu

Kontsumitzaile “arrunt” baten eskubide berberak al ditu ekonomista batek, notario batek, sendagile batek, injineru batek, teorian formakuntza altua duten profesionalek? Adibidez: sinatu duen kontratu baten klausula bat abusuzkotzat jo eta sala dezake gero abokatu batek? Abokatu errumaniar batek Lehen Instantziako epaitegi batean eskaera bat jarri zuen mailegu pertsonal bat eman zion banku batek kobratu zion … Gehiago irakurri

“Nola itzuli aurrezteko errutinara oporrak amaitutakoan”

2017-09-10ean El Correoko “Dinero” gehigarrian argitaratutako erreportaia EKA/ACUV-ek emandako datu eta aholkuekin. http://www.elcorreo.com/on-extra/dinero/volver-rutina-ahorradora-20170910103307-ntrc.html Etxeko ekonomiaren balantzea egiteak, aurrezki plan bat zehazteak eta mailegu azkarren bezalako arriskuetan ez sartzeak oporretako ‘gehiegikerien’ ostean gure finantzen kontrola berreskuratzen lagunduko dute.

Kontsumitzaileentzat arriskutsuak diren produktuen alertak

Kontsumoko alertak honako hauen bidez ezagutarazten zaizkie herritarrei: Rapid Alert System for dangerous non-food products weba (RAPEX), Europako Batzordearena, eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren weba (AECOSAN). Europar Batasuna: Rapid Alert System for dangerous non-food products Espainiar Estatua: Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia Beste alerta batzuk: Sendagaiak, produktu sanitoriak, elikagai-alertak Euskal Autonomia Erkidegoan. Elikagaiak ez diren produktu … Gehiago irakurri

“Datuen babesa: herritarrarentzako gida”

“Protección de Datos: Guía para el ciudadano” (gazteleraz soilik) Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren argitalpen bat da. Bere edukina: Herritarrok gure datu pertsonalak babesteko ditugun eskubideak; eskubide horiek gauzatzeko argibideak; datu horien kudeaketa arlo zehatz batzuetan (berankorren fitxategietan, horien artean) eta Agentziak herritarron eskura jartzen dituen baliabideak. PDFa deskargatu: GUIA_CIUDADANO AEPD