Noiz zara kontsumitzaile eta erabiltzaile? Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen definizioa Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuan (abenduaren 22ko 6/2003 Legean) agertzen da. Kontsumitzailea edo erabiltzailea zara edozein nazionalitate edo bizileku izanik, ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak edo zerbitzuak azken hartzaile gisa eskuratu, erabili edo baliatzen dituzunean, baldin eta produktu edo zerbitzuon hornitzailea enpresa bat, profesional bat edota Administrazioabera, zuzenbide pribatuko erregimenean arituta, bada. Adibidez: erabilera partikularrerako argazki makina erosten duzunean; zure etxebizitzarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean. Kontsumitzailea … Gehiago irakurri