Nola bereizi Europako CE eta Txinako CE markak?

2017-03-16an Kontsumobidek argitaratutakoa Europako CE marka, zeina frantsesezko ‘Conformité Européenne’ ‘Europaren onespena’ esaldiari baitagokio, berme bat da. Etiketan agertzeak esan nahi du produktuak betetzen dituela segurtasunaren, osasunaren etaingurumenaren babesaren arloan Europar Batasunak ezartzen dituen baldintzak. Adierazle bat da –ez froga bat–, eta berresten du fabrikatzaileak bere erantzukizunpean adierazten duela artikulu-mota jakin batzuetarako ezarritako baldintzak betetzen dituela. Hala ere, Txinan fabrikatutako … Gehiago irakurri

Retortillo sailburuak baieztatu egin du % 7,5ko jaitsiera kontsumoko erreklamazioetan

2017-03-15ean Kontsumobidek argitaratutako prentsa-oharra Kontsumobidek zuzenean egin du lan erreklamazio gehien jaso dituzten enpresekin, haiek gutxitzearren. Telekomunikazioak erreklamazio gehien jasotzen dituen sektorea izaten jarraitzen du, % 31 gutxiago izan baditu ere. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok baieztatu egin du 2016ko kontsumoko erreklamazioen % 7,5ko jaitsiera, 2015aren aldean. 2016ko jarduera-balantzearen datuak dira, gaur, Kontsumitzaileen Nazioarteko … Gehiago irakurri

Kontsumobidek kanpaina bat abiaraziko du Euskadiko enpresak, profesionalak eta saltokiak kontsumoko arbitrajera atxiki daitezen

Gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko bidearekin 900 establezimendu gehiagok bat egitea da Institutuaren asmoa. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat abiarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko900 enpresa, profesional eta saltoki kontsumoko arbitrajera atxiki daitezen. Bide horri esker,epaitegietara jo gabe konpon daitezke kontsumoaren inguruko kontsumitzaileen eta konpainien arteko gatazkak, azkar eta dohainik. Atxikitzeko plana Euskal Autonomia Erkidegoko 38 udalerritan gauzatuko da, hiru lurralde historikoetako hiriburuak barne. Hain … Gehiago irakurri

Testamentuak eta herentziak. Oinarrizko kontuak, ohiko galderak

Heriotzan senideei arazoak eta litezkeen gatazkak ekiditeko komenigarria da oso testamentua egitea. Erreportai honetan testamentu eta herentziei buruz gehienok egin ohi ditugun galderei erantzuna eman eta oinarrizko gai batzuk azaltzen dira. Nola egiten da testamentua eta zenbateko kostea du? Ohikoena eta gomendagarriena notaria batean egitea da. Ordenugileak bere ondareak zeintzuk diren eta herentzian nola banatu … Gehiago irakurri

Posta elektronikoaren bidezko iruzur entseguak areagotzen ari dira

EKA/ACUVek posta elektronikoz iruzurrak egiteko mezuetan gorakada nabaria antzeman du asken asteetan. Gure Komunikazioko posta elektronikoak, adibidez, hartzailearen datu pertsonalak eta bankarioak eskura nahian bidalitako dozenaka mezu jasotzen du egunero amu eta apeu ezberdinak erabiliz: ustezko lan eskaintzak, ustezko erosketen ordainketarako eskaerak, ustez Correosek bidalitako paketeak hartzeko deiak, faktura ezezagunak baieztatzeko eskaerak, identitatearen egiaztatzea proposatzen … Gehiago irakurri