DOAKO LAGUNTZA ITXURATUZ “BERANKORRAK” XIXKATZEAREN NEGOZIO ZITALA

Maiatzaren 7an Kontsumobidek prentsa-ohar bat argitaratu zuen honakoaz ohartaraziz: “Badirela aholkularitza eskaintzea eta berankorren fitxategitan doako tramiteak egitea promes egiten duten web-orri batzuk. Bertan, informazio-eskaera osatu ahal izateko, tarifikazio gehigarriko 807 telefono-zenbakitara hots eginez haiekin harremanetan jartzera behartzen dute bezeroa”. Prentsa-ohar hori lotune honetan dago: https://bit.ly/2G0w1kA. Weborri horietako bat da www.infomorosos.com. 2016ko ekainaren 1ean weborri horri buruz erreportaje bat argitaratu genuen. Ea … Gehiago irakurri

Doako laguntza itxuratuz berankorrak xixkatzearen negozio zitala. www.infomorosos.com, adibidez

Krisiak bultzatu zuen berankorren fitxategien ugaritzearen eskutik zenbait kasutan iluna den negozio bat zabaldu da azken urteotan: herritarrei berankorren fitxategietan dauden ala ez baieztatzen eta egotekotan horietatik ateratzen laguntzen dieten enpresak, weborriak. Horietatik batzuk eraginkorrak dira eta argi iragartzen dute zerbitzuagatik kobratzen dutena. Beste batzuk, ordea, doakotasun itxura osoa ematen dute erabiltzaileak bere datu pertsonalak … Gehiago irakurri

Etxe-berrikuntzako enpresa batek bere errua onartu eta ordaindu du soilik epaiketara joateko mehatxupean

Vitoria-Gasteizeko bi solairuko etxe batean bizi den EKA/ACUVeko bazkide batek 1.310 euro ordaindu zizkion Artecasa enpresari komuna berritzeakatik: komun-ontziaren, dutxaren eta konketaren aldaketa izan zen. Lana amaitu eta berehala hezetasun-orbanak agertu ziren beheko solairuan eta justu komunaren azpian dagoen garajearen sabaian. Bezeroak bere lana berraztertzea eta matxura konpontzea erreklamatu zion Artecasari, baina honek ez zuen … Gehiago irakurri

Zer bermea du correoseko premiazko gutun ziurtatu batek?

Correoseko publizitatea eta kontsumitzaile baten erreklamazioari enpresak eman dion erantzuna kontraesankorrak dira. Posta-zerbitzuan, igorpen ziurtatua (gutuna zein paketea) ohiko igorpena baino garestiagoa da ziurtapenak helmugara ondo helduko delako bermea handitzen duelako, eta premiazko igorpena ohikoa baino garestiagoa da azkarragoa delako. Sen onakoa da. Hala ere, jarraian kontatzen dugun kasuan, Correosek, harrigarriki, bigarrena erlatibizatzen du.Azken Gabonetan, … Gehiago irakurri

Elikagai funtzionalak edo fikziozko janaria?

Elikagai funtzionalak edo fikziozko janaria? Duela urte nahiko ez da esnea, jogurta, zukuak, irabiakiak, gosarirako zerealak, margarina… gizakion bizitzarako “oinarrizkoa” den zenbait atxikitutako osagairik gabe: bifidusak, isoflavonak, fitosteroleak, Omega 3, bitaminak, burdina, fosforoa, kaltzioa, gantz-azidoak, folikoak, oleikoak… “Elikagai funtzionalak” izenekoak dira, publizitate izugarria bezain engainagarri bati esker supermerkatuetan eta erosketako saskietan gero eta espazio gehiago … Gehiago irakurri