EKA/ACUV-ek ohartarazi du etxebizitzetan praktika arriskutsu eta iruzurrak ematen ari direla komertzialen bisiten bitartez (argia, gasa, etxez-etxeko salmenta…).

Kontsulta ugari jaso ondoren, abisu eman nahi dugu eta jakinarazi, kontuz ibili behar dela atea irekitzerakoan. Alde batetik, komertzialek euren burua guk kontratutako enpresako langiletzat aurkezten dute eta konpainia aldaketa sinatzea lortzen dute beherapen eta oferta faltsuak eskainiz. Bestalde, badira balio handiko produktuen erosketa-kontratuak sinatzea lortzen duten komertzialak ere, produktua ezagutu eta horren beharrik izan … Gehiago irakurri

Energia eraginkortasun ziurtagiria etxebitzitza eta lokaletarako

2013ko ekainaren 1tik nahitaezkoa da energia-eraginkortasun ziurtagiria edukitzea, saldu edo alokatu nahi den etxebizitza edo lokal orotarako, bai eraikuntza berrien kasuan, bai lehendik zeuden eraikin, etxebizitza o lokalen kasuan  (235/2013 Errege Dekretua). Ziurtagiri hori teknikari gaitu batek egin behar du (ingeniariak, ingeniari teknikoak, arkitektoak edo aparejadoreak). Ziurtapenerako baimendutako programak doan deskarga ditzakete teknikariek Industria Ministerioaren … Gehiago irakurri

Etxea ‘garbitu’ didate. Zer egin behar dut?

Norbait bere etxera bueltatzen denean eta sarraila bortxatuta ikusten duenean (norbait etxean sartu dela seinale argia, lapurren bisita pairatu duela), haren lehenengo bulkada berehala etxearen barrura sartzea eta etxeari begirada botatzea da, zerbait falta den begiratzea… Arrazoizko erreakzioa, baina ez da zuhurrena ezta gomendagarriena ere. Zergatik ez sartu etxera berehala? Alde batetik, lapurrak oraindik barruan … Gehiago irakurri

EKA/ACUVek espero du EBJAk Espainiako bankak zoru klausulekin bidegabeki kobratutako guztiaren itzulpena aginduko duela amaireran

Europar Batasuneko abokatuak bankak zoru klausulekin bidegabeki kobratu duen guztiaren itzulpenaren aurkako irizpena eman du, espainiar Estatuko Auzitegi Gorenak 2013ko maiatzan eman zuen epaiari sostengua emanaz. Bankarentzat oso albiste ona da hori. Kontsumitzaileentzat eta familientzat, ordea, oso albiste txarra. EKA/ACUVek espero du Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak iritzi ezberdina izango duela eta urte honen amaieran emango … Gehiago irakurri

Paper-zapitxo hezeak estolden etsairik amorratuena dira

Erreportaje honetan hain garrantzitsua eta geroz eta handiagoa zein konpondu erraza den arazoa (ingurumeneko eta ekonomikoa) aztertzen da: komunetik botatzen ditugun zenbait produktuk, bereziki paper-zapi hezeek, saneamenduetan eragiten dituzten buxatzeak. Inork zalantzaren bat badu, gainbegiratzera hurrera dadila haren etxean edo haren komunitatean buxatzeekin amaitzean lan egiten duen enpresa bati deitu behar izan diotenean edo Interneten, … Gehiago irakurri