OSAGARRIETAKO ETIKETAK: LARRUZKO, LARRUKIGINTZAKO ETA BIDAIETAKO PRODUKTUAK

“Osagarriak” deitzen ditugu, orokorrean, larruz edo ordezko materialekin egindako produktuak, larrukingintzakoak eta material horiekin egindako bidaietako artikuluak. Jarraian, arlo horretan sartzen diren produktuak zeintzuk diren zehazten dugu eta haien etiketak non egon behar duen eta zer informazioa azaldu behar duen. Baita atal honetan kontuan hartzeko aholku batzuk eta araudi aplikagarria ere. -Idazmahairako gaiak edo paper-gauzetarakoak. … Gehiago irakurri

MERCADONAK 22.886 € ORDAINDU BEHAR IZAN DIZKIO OVIEDOKO SUPERMERKATU BATERA SARTZEAN LESIONATU ZEN ANDRE BATI

Espainiar Estatuan jurisprudentzia ugaria dago publikoarentzat irekitako establezimenduetan (supermerkatuak, diskotekak, zinemak, saltokiak, gimnasioak…) kontsumitzaileek eta erabiltzaileek pairatutako eroriko/istripuei buruz. Epaitegiek zauritutako pertsonari kalte-ordain bat eman dakiola agin dezaten ezinbestekoa da frogatzea benetako kalte bat egon dela, establezimenduak akats bat eduki edo zabarkeria bat egin duela eta gauza bien arteko harreman zuzena egon dela; eta hori … Gehiago irakurri

ETXEZ-ETXEKO SALMENTA OLDARKORRAK, PERTSONA ZAHAR ASKOREN AMESGAIZTOA

Bakarrik bizi diren adineko pertsonak helburu eta biktimarik ohikoenak dituzten etxez-etxeko salmenta oldarkorrek eta egainagarriek sortzen dituzten erreklamazioen kopurua etengabe hazten ari da Euskadin. Kontsumobidek informazio eta alerta kanpaina bat abiatu berri du (http://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/prentsa_oharra/2018/nora-abete-kontsumobideko-zuzendaria-oso-praktika-kezkagarriak-detektatu-ditugu-etxez-etxeko-salmentetan/), non “Kontuz etxez-etxeko salmentekin” izenburuko liburuxka dagoen. Dokumentu horretarako lotunea eta azken bi urteetan www.eka.org weborrian argitaratu ditugun albiste eta bideoetara … Gehiago irakurri

“EZ EZAZUE ATEA IREKI”. ETXEZ-ETXEKO SALMENTA OLDARKORRAK

Etxez etxeko salmenta erasokorrei buruz erreportajea Noticias de Gipuzkoa egunkarian (2018/07/04), Kontsumobide, EKA/ACUV eta Ertzaintzaren informazioarekin. Etxez etxeko salmenta oldarkorretako kopurua hazten ari da Gipuzkoan, non iaz 1.000 erreklamazio jaso ziren eta aurtengo lehen seihilekoan ea 500era heltzen diren. Kaltetu asko pertsona zaharrak dira. “Enpresa batzuk ditugu antzemanda, asko berrerorleak dira. Jardute oldarkorrak erabiltzen dituzte”. … Gehiago irakurri

BEHERAPENAK: SOILIK PREZIOAN, EZ PRODUKTUEN KALITATEAN EZTA KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEETAN ERE

Prentsa oharra / 2018-06-26 Madrilgo Gobernuak beherapenen liberalizazioa agindu zuenetik azken urteotan ohikoa den lez, saltoki asko, batez ere handiak, udako merkealdiaren hasierako tradiziozko data (uztailaren 1) baino lehen hasi dira beherapenekin. Merkealdia erosketa probetxagarria egiteko aukera ona izaten da, beti ere arrazoizko jarraibide batzuk begiratuta: zentzuzko aurrekontu bat eta erosketa zerrenda bat zehaztu, erosiko … Gehiago irakurri