BEHERAPENAK: SOILIK PREZIOAN, EZ PRODUKTUEN KALITATEAN EZTA KONTSUMITZAILEEN ESKUBIDEETAN ERE

Merkataritza txiki eta ertainaren patronalaren arabera, 2012an Madrilgo PPko Gobernuak ezarri zuen beherapenen liberalizazioak emaitza txarrak ekarri dizkio arloari, eta orain PSOEko Gobernua beherapenen neguko eta udako ohiko egutegiak berreskuratzea pentsatzen ari da, EKA/ACUV-ek begi onez ikusten duen aldaketa litzatekeena. Merkealdia erosketa probetxagarria egiteko aukera ona izaten da, beti ere arrazoizko jarraibide batzuk begiratuta: zentzuzko … Gehiago irakurri

KONTSULTA: SALTZAILEAK SALEROSKETA BAT DEUSEZTATU DU PUBLIZITATEAN AKATS BAT IZAN DUELA ARGUDIATUZ

Kate handi baten weborrian interesatzen zaidan mugikor-modelo bat iragarrita zegoen soilik 40 eurotan. Eskaintza ederra iruditu zait, hori mauka! Eta bi erosi ditut, banku-txartelarekin ordainduta. Ordu bat geroago gutxi gora behera, kateak mezu bat bidali dit esanaz iragarkian akats bat izan duela, mugikorraren benetako prezioa 240 eurokoa dela eta salerosketa ezeztatu duela. Segituan nire bankuarekin … Gehiago irakurri

EUROPAKO PARLAMENTUAK BIGARREN ESKUKO IBILGAILUEN KILOMETRO-KONTAGAILUEN MANIPULAZIOA EKIDITEKO NEURRI ZORROTZAGOAK HARTUKO DITU

Joan den maiatzaren 29an Europako Parlamentuak prentsa-ohar bat zabaldu zuen non bigarren eskuko ibilgailuen kilometrajean iruzur orokorrari eta horren aurka hartuko diren neurri zorrotzagoei buruz informatzen duen. Oharrak dioenez, Europar Batasunean merkaturatutako bigarren eskuko ibilgailuen ehuneko 50era hel daiteke kilometro-kontagailuen trukajea, kontsumitzaileentzat iruzurra dena (ibilgailuaren prezioan bataz beste 2.000 eta 5.000 euroko igoera bidegabea), segurtasunerako … Gehiago irakurri

EPAITEGI BATEK 82 URTEKO ANDERE BATI IRREGULARTASUNEZ BETERIKO LIBURU-SALMENTA BAT ETA BERE FINANTZIAZIOA BALIOGABETU DITU

2016ko abenduaren 22an Santanderreko 82 urteko andere batek Ediciones Casals Poloko komertzialen bisita jaso zuen bere etxean eta 2.500 euroko kontratua sinatu zuen, Unión Financiera Asturianari ordaintzekoak 69,44 euroko 36 hileko kuotatan. Produktua: “Artearen historia 6000 (ondare artistikoa) bezala definitzen den zerbait gehi DVDak gehi ‘certificados’ eta telefono mugikor bat”. Kontu korronteari heltzen ziren kuotak ez … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-EN ESKU-HARTZEAK GAIZKI ZEBILEN ETA GAINERA “ERRUSIERAZ ZEGOEN” MUGIKOR BATEN ITZULPENA LORTU DU

EKA/ACUV-eko bazkide batek Samsung Galaxy J3 mugikor bat erosi zuen oraintsu Donostiako denda batetan. Etxera helduta eta abian jartzean “errusieraz dagoela” aurkitu du, harrituta; mugikorraren testuak errusieraz idatzita daude, eta argibide-liburuxkaren testuak ere bai, gazteleraz dagoen atal txiki bat izan ezik. Horrez gain, mugikorrak ez du ondo funtzionatzen. Lehenago, plastikoak kentzean, mugikorrari marra bat egin … Gehiago irakurri