KALEA EZ DA ISILDUKO. Larunbatean, Apirilaren 28an 12:00tan Bilboko Eliptikatik .

Azken 15 urteetan EKA/ACUV-ek nahi dugun gizarte ereduari buruz eta merkataritza-kontsumoari dagokionez herritarron ohiturei eta gure benetako beharrei buruz inkestak egin ditu. Erantzunak erabatekoak dira: ehuneko 94k uste du gaur eguneko merkataritza-ordutegiak nahikoak direla bere kontsumo beharrak asetzeko. Korporazio eta kate handiek merkatua monopolizatu eta tokian tokiko saltoki txikien itxiera bultzatu edo erraztu nahi dute, … Gehiago irakurri

PRODUKTUEN BERMEEN, MATXUREN ETA KONPONKETEN INGURUKO KONTSULTA

Estreinatu eta 10 egunera, bideo kontsolaren beheko pantailak utzi egin zion funtzionatzeari. Dendara joan eta esan zidaten zerbitzu teknikoarekin harremanetan jartzeko; egin nuen, eta jakinarazi zidaten oinarrizko plaka busti egin zela eta ez zegoela konpontzerik. Zenbait aukera eskaini zizkidaten: plaka birziklatu bat bidaliko zidatela 99 euro ordainduta; jatorrizkoa berreskuratuko zutela baina bidalketa gastuak nik ordainduta; … Gehiago irakurri

TINDATEGIEN ZERBITZUARI BURUZKO KONTSULTA

Perlezko jaka bat eraman nuen tindategi batera, bi olio orban zituela eta. Halakoekin lan egin ohi zutela esan zidaten eta ez zegoela arazorik. Jaso nuenean, ohartu nintzen, orbanak desagertu egin ziren arren, jakak galdu egin zituela ileak eta kolorea, tonu higatuagoa zuela eta zaharragoa zirudiela (bi urte baino ez ditu). Hori dela eta, momentuz ez … Gehiago irakurri

EZTIAREN IRUZURRA: EUROPAK NEURRIAK HARTZEN DITU

EZTIAREN IRUZURRA: EUROPAK NEURRIAK HARTZEN DITU Europar Batasunean eztiaren merkatuko eskaria ekoizpena bera baino handiagoa da, eta ezti kopuru handia inportatzen da. Zoritxarrez, merkaturatzen den ezti guztia ez da garbia. Bada, 2015ean abiaturiko EBko Kontrol Koordinaturako Planak erakutsi zuen gutxienez kontrolatutako langinen % 14k ez zituztela betetzen garbitasun-parametroak, aplikatzekoak diren arauetan ezarrita daudenak (CE 110/2001 Zuzentaraua, CE 63/2014 Zuzentarauaren bidez aldatua). … Gehiago irakurri

CARREFOURREK ORDENAGAILU HOBEAGOA ETA GARESTIAGOA EMAN DIO EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATI ADOSTUTAKO ENTREGA-EPEAN ATZERAPEN HANDIAREN ORDAINEZ

Azken Black Fridayn, iazko azaroaren amaieran, EKA/ACUV-eko N.G.P. bazkideak Arabako Gorbeia saltoki-gunean dagoen Carrefourren Lenovo markako ordenagailu eramangarri bat erosi zuen 599 euroren truke eta 30 egun naturaleko entrega-epea adostuta. Ordenagailua jaso gabe epe hori gaindituta, gure bazkideak zenbaitetan erreklamatu zuen eskaria, baina ez zuen lortu Carrefourrek bidal ziezaiola, ezta atzerapenaren azalpen bat, barkamena edo … Gehiago irakurri