EKA/ACUVeko bi bazkidek sofa akastun bat aldatzea lortu dute

Iazko maiatzean, EKA/ACUVeko A.N. eta C.C. bazkideek Mercatresillo izeneko enpresari 1.400 eurotan erosi zioten sofa jaso zuten etxean. Altxariak akats batzuk zituen eta aipatu enpresako langileek bisitaldi batzuetan pieza batzuk aldatu zizkioten sofari. Halere, gure bazkideak ez zeuden emaitzarekin ados eta jasotako sofa eramateko eta akatsik gabeko beste bat ekartzeko eskatu zioten enpresari. Mercatresillok aldaketa … Gehiago irakurri

Signo editoresekiko kontratu baten deuseztapena

Apirilaren 8an “Signo Editores, agresibitate komertziala etxez etxe” izenburuko prentsa-ohar bat argitaratu genuen, non, bestek beste, EKA/ACUVeko abokatuek eta Enkarterrietako KIUBak kontsumitzaile batzuek (gehienak, adineko jendea) etxez etxeko salmenta oso agresiboa egiten duen enpresa horrekin sinatutako kontratuak atzera botatzea lortu dutela azaltzen genuen. Jarraian kasu horietako bat kontatzen da. Signo Editores, J.M. S.L. enpresako komertzialek … Gehiago irakurri

Bermearen frogagiriak

Produktu baten tiketako tinta ezabatu da eta ezin bermearen betetzea eskatu? Berme agiria sinatu gabe izanda konponketa edo diru itzulpena ukatu du saltzaileak? Bilgarria eskatu dute artikulu akastun bat aldatzeko? Legezkoa da guzti hori? Ikustagun… Bermeaz edo garantiaz ari garenean produktu iraunkorrei buruz ari gara. Halaxe dio Bermeen Legeak: altxariak, etxeko tresneriak eta osagarriak, ibilgailuak, … Gehiago irakurri

Alergenoak ontziratu gabeko elikagaietan

Alergenoak ontziratu gabeko elikagaietan Ontziratu gabeko elikagaiak ontzirik gabe ematen zaizkio azken kontsumitzaileari, zuzenean saltzeko edo berehala kontsumitzeko. Ontziratu gabeko elikagaiak Elikagai horien artean daude: -Azken kontsumitzaileak hala eskatuta erostean ontziratzen diren produktuak. -Tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan zerbitzatzen diren elikagaiak. -Kolektibitateei ontziratu gabe hornitzen zaizkien elikagaiak. -Azken kontsumitzaileari ontziratu gabe saltzen zaizkionak. Etiketa jartzeari buruzko … Gehiago irakurri

Signo Editores, agresibitate komertziala etxez etxe

EKA/ACUVeko bulego nagusian, Bilbon, eta Enkarterrietako KIUBan Signo Editores enpresaren maulen biktima sentitzen diren kontsumitzaile askoren kexak eta erreklamazioak jasotzen ari dira. “Diseinuzko bildumetan espezializatutako argitaletxe” horrek (Pozuelo de Alarconen, Madrilen, egoitza nagusia eta Basauriko Artunduaga industrialdean toki bat dituena) liburuak eta aldizkariak ez ezik bururdiak, gimnasia-gailuak, ordenadoreak, tabletak, bizikletak, besaulkiak, sofak, baporetak, irabiagailuak… saltzen … Gehiago irakurri