ENDESAK IA BI URTE IRAUN DUEN “IRAKURKETA-TRUKE” BATENGATIK SOBERA KOBRATUTAKO 788 EURO ITZULI DITU

Hornikuntzak (argindarra, gasa, ura) erreklamazio gehien sortzen dituzten kontsumoko arloetako bat dira. Iaz, EAEn, laugarren postua hartu zuten (telekomunikazioen, etxetresna elektrikoen eta banku-zerbitzuen ondoren) 2.317 erreklamaziorekin, sektore guztien artean bildu ziren 23.128 erreklamazioetatik %10,02era helduz. Fakturazioan akatsak eta irakurketa okerrak dira kontsumitzaileek gehien salatzen dituzten arazoak hornikuntzen arloan, batez ere argindarrean eta gasean. Gaur azaltzen … Gehiago irakurri

ENDESAKO BEZEROEI ZUZENDUTAKO PHISHING KANPAINA BAT ANTZEMAN DA

Internautaren Segurtasun Bulegoak (OSI) ‘phishing’ kanpaina berri bati buruz alerta zabaldu du. Ordainketa elktronikoak edo Endesako weborrian izapideak egiten dituzten Endesako bezeroei enpresa hori ordezten duten mezu elektroniko iruzurrezkoak heltzen zaizkie gaizki egindako faktura bateko 37 euro “itzultzeko” weborri faltsu batera joateko eta bertan banku txartelaren datuak jartzeko eskatuz. Alerta honi buruz informazio guztia hemen: … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-EK PAPEREZKO FAKTURAK POSTAZ BILDALTZEAGATIK KOBRATZEA LEGEZ KONTRAKOA DELA GOGORARAZTEN DU

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren 2014ko erreformak argi eta garbi debekatu zuen kobratze hori. Hala ere, oinarrizko zerbitzuetako konpainia batzuek egiten dituzten kobratze horiengatik kexa batzuk heltzen dira oraindik EKA/ACUV-era. Horregatik gogorarazten dugu fakturak paperean bidaltzeagatik kobratzea gehiegizko eta fede onaren aurkako jardutea dela, ilegala. Faktura elektronikoak erabiltzailearen onespena behar du; konpainiek ezin diote … Gehiago irakurri

Hornidura konpainiako teknikari baten diagnostiko okerrak bezero baten iturri termostatikoaren aldaketa ez beharrezkoa ordaintzera behartu du enpresa

2016ko abuztuaren hasieran M.P.L.G. andreak Iberdrola hornidura konpainia batekin kontratatuta zeukan gasaren mantentze zerbitzura deitu zuen dutxak ez zuelako ur berorik isurtzen. Abuztuaren 11an bere etxera bertaratu zen teknikariak iturri termostatikoa hondatuta zegoela eta aldatu behar zela esan zion, beste iturriek ur beroa bazuten eta. Konponketa bat egin zuen baina irailaren 26an berriro joan behar … Gehiago irakurri

Gas-instalazioen eta galdaren ikuskapenak eta berrikuspenak

Euskal Autonomia Erkidegoan gasa hartzeko instalazioak bost urtez behin ikuskatu edoberrikusi behar dira. Hala ezartzen du irailaren 6ko 125/2016 Dekretuak, gasa hartzeko instalazioak ikuskatzea eta berrikustea arautzen duenak. Dekretu horrek aurreko araudia ordezten du. Hain zuzen ere, aurreko araudi hartan lau urteko epea ezartzen zen. Hornidura-kontratuaren titularra bazara, edo horren ordez, instalazioaren erabiltzailea,aldizkako kontrola egin behar duzu dagokizun urte naturalaren barruan. Instalazioa abian jartzen den edo ikuskapena azken aldiz egiten … Gehiago irakurri