“Argindarreko faktura; Gizarte Bonua”. EKA/ACUV-en informazio hitzaldiak Erandion eta Erandio Goikoan

Koldo Nabaskues EKA/ACUV-eko presidenteak informazio hitzaldiak emango ditu Erandion eta Erandio Goikoan “Argindarreko faktura; Gizarte Bonua” izenburuarekin. Erandioko hitzaldia bihar asteazken 22an izango da 18.30etan Udaletxeko atzealdean (Correos zegoen tokian). Erandio Goikoan emango den hitzaldia asteazken 29an izango da 18.30etan.

Kontsumoko Arbitrajeak ilegalki kontratatutako gas mantentze zerbitzu baten kostua itzultzera zigortu du hornidura konpainia bati

Azken urteetan EKA/ACUV-ek telefonoz eta etxeetarako saltzaileen bisitetan zerbitzuak kontratatzeak (batez ere hornikuntzak: gasa, argindarra, telefonia…) dituen arriskuei buruz ohartarazi du behin eta berriz; baita kontratatze mota horiek ez egitea ere aholkatu dugu hainbatetan arazo eta erreklamazio mordoa sortzen dutelako. Jarraian kontatzen den kasua adierazgarria da oso. A.A.M. andreak gas-hornikuntza zeukan kontratatuta hornidura enpresa batekin. … Gehiago irakurri

Elektrizitate gizarte-bonoa

Elektrizitate gizarte-bonoa Orain dela bi urte indarrean sartu zen gizarte-bonoak bi urterako balio duela gogorarazi nahi dizuegu; familia ugarien kasuan izan ezik, izan ere kasu honetan gizarte-bonoa ez da bukatzen familia ugariaren titulua iraungi arte. Gizarte-bonoaren baliotasun epea elektrizitate fakturetan kontsultatu ahal da. Bonoaren berriztatzea 15 egun aurretiaz egin beharko da. Berriztatze prozesuaren gaineko informazio … Gehiago irakurri

EDP Naturgasek hamar urtez kobratutako zerbitzu baten kostua itzuli du bezeroak erreklamatu ondoren kontratazioa frogatu ezinean

Urtarrilaren 27an Abanto-Zierbenako L.N.M. biztanleak EKA/ACUV-eko abokatu batek daraman bertoko KIUB-ean “Fórmula ahorro” izeneko kontratuarekin gas horniketa ematen dion EDP Naturgasen aurkako erreklamazio bat aurkeztu zuen ziur zegoen kontratatu ez zuen mantentze-zerbitzu bat kobratzen ari ziolako konpainia horrek. L.N.M.-k eskatzen zizkion EDP Naturgasi “Funciona directo” mantentze-zerbitzuaren ustezko kontratazio telefonikoaren grabaketa, ustezko kontratu idatziaren kopia sinatua … Gehiago irakurri

Hurrengo egunetan, Iberdrola Comercialización de Último Recursok (Ibercur) KTPB-n (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) dauden bezeroei merkaturatzeko kostua birfakturatuko die

Jarraian IBERCUR-rek gai honi buruz ematen duen informazioa: https://www.iberdrola.es/etxebizitza/tarifa-araututak/birfakturazioa Zer da birfakturazioa? Joan den azaroan, Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak metodologia berri bat onetsi zuen argindarra merkaturatzeko kostuen balioa kalkulatzeko. Kostu horiek kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioaren (KTBP) parte dira, eta beharrezkoak dira merkaturatzaileok gure jarduera egiten jarraitu ahal izan dezagun eta hainbat zerbitzu (bezeroentzako … Gehiago irakurri