EKA/ACUV-EN SALAKETA BATEN ONDOREN, KONTSUMOBIDEK 123.000 EUROKO ISUNA JARRI DIO KUTXABANKI, HIRUGARRENEK LEIHATILAN SARTZEA ERAGOZTEAGATIK

EKA/ACUV-EN SALAKETA BATEN ONDOREN, KONTSUMOBIDEK 123.000 EUROKO ISUNA JARRI DIO KUTXABANKI, HIRUGARRENEK LEIHATILAN SARTZEA ERAGOZTEAGATIK

EKA/ACUVek bukarazte-akzio bat aurkeztu zuen finantza-erakundearen aurka, hirugarrenek leihatilan ordainagiriak sartu edo ordaintzeagatik, komisio bat kobratzen delako. Hura, Auzitegi Gorenak onartu zuen, hirugarrenek sarrerak egitea kutxaren oinarrizko zerbitzuaren parte dela aurreikusita. Beraz, Erakundeak ezin ditu horiek ukatu.

Ordutik aurrera, Kutxabankek gehiegizkotzat jotako komisioa kobratzeari utzi eta hirugarrenek bezeroen kontuetan dirua leihatilan sartzea edo ordaintzea ukatzen hasi zen. Hori kontsumitzaileen eskubideen aurkako abusuzko praktika bat da, eta beraz arau-hauste administratibo bat. Hori dela eta, EKA/ACUVek, Kontsumobiden zegokion salaketa aurkeztu zuen.

Dagokion zehapen-espedientea ireki ondoren, Kontsumobidek banku-erakundeari 123.000 euroko zehapen ekonomikoa ezartzea erabaki du, zehapena argitara emateko betebeharrarekin batera, administrazio-bidean irmoa izanik.

Emaitza pozgarria

EKA/ACUVen erabateko poza adierazi nahi dugu Kontsumobidek aurrera eramandako jardueraren ekintza azkar eta eraginkorragatik, eta horrekin batera, kontsumitzaile guztiak animatu nahi ditugu, leihatilan sartzea ukatzen bazaie, erreklamazio-orriak eskatu eta erakunde edo elkarteetan aurkeztera.

Utzi iruzkina