EKA/ACUVek ia 700.000 € BERRESKURATU DITU 2022AN BANKUEN AURKAKO DEMANDEKIN
EKA/ACUVek ia 700.000 € BERRESKURATU DITU 2022AN BANKUEN AURKAKO DEMANDEKIN
2022an, EKA/ACUVek 693.000 € berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 € eskuratu dira guztira. Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, Revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzea), phisingari, kreditu usurarioei eta abarri dagozkie.
Datu horrek, kontsumitzaile guztiei eragiten dieten abusuzko klausulak eta jardunbideak baliogabetzeko eskatuz aurkeztutako bukarazte-akzioekin lortutako aldeko epaiekin batera, besteak beste, leihatilan dirua sartu eta ateratzeagatik kobratutakoa eta posizio zordunak erreklamatzearena, EKA/ACUV erreferente jarraitzen du izaten banketxeei egindako erreklamazioetan.
Bankuen aldetik keinurik ez
Oraindik ere deigarria da finantza-entitateek judizioz kanpoko erreklamazioei erantzun barik jarraitu izana.
Honen harira, kezkagarria da gaur egun hipoteka eratzeko gastuen zenbatekoen ordainketa eskuratzeko kasu gehienetan judizialki erreklamatzen segitu behar izatea, jada Auzitegiek kopuru horien itzulketari dagokionez azaldutako jarrera finkatua egonik.
Jarduera hauek are gehiago berresten gaituzte kontsumitzaileekiko eta, oro har, gizartearekiko dugun konpromisoarekin, eskubideak urratzen ez direla zaintzearren. Hartara, euren interesak kaltetzen dituzten abusuzko ekintza eta jokabideak salatuko ditugu etengabe.