Revolving Txartelak: Auzitegi Gorenak zure aldeko epaia eman du!

Ots 4, 2025 | Banka/Aseguruak, Blog - EU

Auzitegi Gorenak kontsumitzaileentzat funtsezkoa izan daitekeen epaia eman du Revolving Txartelen inguruan. Bertan, argi uzten du txartel horien kontratu asko gehiegizkoak izan daitezkeela bankuak ez bazuen gardentasunez jakinarazi bere baldintzei eta arriskuei buruz. Beraz, Revolving Txartel bat baduzu edo izan baduzu, hau interesatzen zaizu.

EKA/ACUVetik, jarraian, epai honek zehazki zer esan nahi duen, nola eragiten dizun eta finantza-produktu horien biktima izan zarela uste baduzu zer urrats eman ditzakezun azalduko dizugu.

Zer dio zehazki Auzitegi Gorenaren epaiak?

Auztegi Gorenak Revolving Txartel bat gehiegizkoa izan daitekeela ezarri du bankuak honako hau ez bazuen argi eta garbi jakinarazi:

  • Aplikatutako interesa (UTB altua): askotan, kontsumitzaileek ez dakite %20-30 arteko interesak ordaintzen ari direla.
  • Amortizazio-sistema: hileko kuotak oso txikiak izaten dira, eta, ondorioz, zorra urteetan luzatzen da, mailegatutako kapitala ia murriztu gabe.
  • Revolving kredituaren arriskuak: geroratutako ordainketa-sistemak zorra etengabe berritzea eragin dezake, interes-espiral batean harrapatzen zaituen “elur-bola efektua” sortuz.

Hortaz, banku batek ez baditu alderdi horiek ondo azaldu, txartelaren kontratua gehiegizkoa eta deuseza izan daiteke.

Nola eragin diezadake epai honek?

Revolving Txartel bat erabili baduzu eta uste baduzu ez zizutela behar bezala jakinarazi, honako hau egin ahal duzu:

  • Gardentasunik ezagatik kontratuaren deuseztasuna erreklamatu.
  • Gehiegi ordaindutako interesak berreskuratu.
  • Ez jarraitu zorretan harrapatuta.

Hala, epai honek, gai honetan kontsumitzaileek duten babesa indartzen du eta atea irekitzen die horrelako txartelak modu ez oso argian merkaturatu dituzten erakundeen aurkako erreklamazio masiboei.

Nola dakit nire Revolving Txartela gehiegizkoa dela?

Revolving txartelik baduzu edo izan baduzu, egin zure buruari galdera sinple hauek kontratu honen gardentasuna identifikatzeko.

  • Ez dizute UTBa eta kredituaren benetako kostua argi eta garbi azaldu?
  • Urteak daramatzazu ordaintzen eta zorra ia ez da jaisten?
  • Gutxieneko kuota bat ezarri zizuten, ondorioak azaldu gabe?
  • Ez zenekien argi eta garbi Revolving Txartel bat kontratatzen ari zinela?

Puntu horietakoren batekin identifikatzen bazara, EKA/ACUVekin harremanetan jartzeko eta zure kontratua berrikusteko unea da. Kontaiguzu zure kasua eta gure talde juridikoak egingo du gainerakoa!

Partekatzea bizitzea da