A.P. AUZITEGIAK BALIOGABETZAT JO DU BANKINTERREN ISILBIDEZKO ZORPEKOAGATIKO KOMISIOA

A.P. AUZITEGIAK BALIOGABETZAT JO DU BANKINTERREN ISILBIDEZKO ZORPEKOAGATIKO KOMISIOA

Arabako Probintzia Auzitegiak baietsi egin du EKA/ACUVek 1. Auzialdiko Epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Epai horrek ezetsi egin zuen demanda, eta Bankinterren isilbidezko zorpekoagatiko komisioa abusuzkotzat jo du.

EKA/ACUVek bukarazte-akzio bat aurkeztu zuen 2021eko abenduan, eta klausula horren deuseztasuna eskatu zuen, saldo nahikorik izan ez arren kredituen eskaintzan bezeroaren kontuan zordundutako ordainketak gauzatzeko, kontuan are saldo negatiboagoa eraginez.

Arazoa zera da: komisio horrez gain, interes bat kobratzen dela isilpeko zorpeko horrengatik, eta ez dago jasota bi kontzeptuak modu alternatibo eta baztertzailean aplikatu behar direla ezartzen denik; hori dela eta, komisioa ez da bestelako zerbitzu edo prestazio baten ondorio, eta, beraz, kobrantzak bikoiztu egiten dira. Alegia, ordainsari-karga bikoitza sortzen da zerbitzu beragatik.

Epaiaren arabera, BANKINTERek aipatutako jardunbidea eten beharra dauka, kopuru horiek kobratzeari utziz eta sortzapenari buruzko informazioa kenduta. Gainera, Euskal Herrian gehien argitaratzen diren egunkarietako batean argitaratu beharko du erabakia.

Epaia ez da irmoa eta Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke. Nolanahi ere, erasandako pertsona guztiak erreklamatzera animatzen ditugu.

Utzi iruzkina