A.P. AUZITEGIAK CAIXABANKEN POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEAGATIKO KOMISIOAREN DEUSEZTASUNA BERRETSI DU

A.P. AUZITEGIAK CAIXABANKEN POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEAGATIKO KOMISIOAREN DEUSEZTASUNA BERRETSI DU

Arabako Probintzia Auzitegiak gure elkartearen aldeko epaia eman du berriz ere, Caixabanken errekurtsoa ezetsita. Gauzak horrela, dagoeneko posizio zordunak (zenbaki gorriak) erreklamatzeagatiko komisioa baliogabetzat jo zuen lehen auzialdiko epaia berretsi du, Caixabankek zorpekoen erreklamazio kudeaketa izendatuta. Finantza-erakundeak argudiatzen du bere bezeroek ordaintzen ez duten zorra erregularizatzea dela komisio honen helburua, banakako kudeaketak egitean sortzen diren gastuak proportzionalki konpentsatzeko.

Bada, Auzitegi Gorenaren irizpideari jarraituz, Arabakoak baliogabe eta abusuzkotzat jo du komisio hori, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesteko araudiaren aurkako jardunbidea izana egotzita, ez baitator bat bankuak emandako zerbitzuarekin, eta ez da frogatzen egindako kudeaketaren eta prezioaren errealitatea. Gainera, berandutze-interesei kontzeptu beragatik beste zenbateko bat gehitzea dakar zehapen gisa, neurriz kanpokoa izanik.

Halaber, erakunde demandatua kondenatu egiten da bezeroen kontuetan zuzenean eragina duten zenbateko horiek kobratzeari uztera, bai eta baldintza orokorretan ezartzen den kontratu-klausula hori kentzera ere. Era berean, ezin du jokabidea gauzatu, ezta beste inolako modutan erabili etorkizunean.

EKA/ACUVetik eragindako pertsona guztiei gomendatzen diegu idatzizko erreklamazioa aurkeztu dezatela beren erreferentziako bulegoan. Erantzunik ezean, gure elkartera jo ahalko dute, non prozesuaren izapideak burutzen lagunduko diegun.

Utzi iruzkina