Gasaren ikuskapenak eta berrikuspenak

Joan den urriaren 13an, irailaren 6ko 125/2016 Dekretua jarri zen indarrean. Bertan ezartzen denez, gas-instalazioaren berrikuspen edo ikuskapen bat egin behar da bost urtean behin. Dekretu horrek aurreko araudia ordezten du. Araudi horretan, lau urteko epea finkatzen zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Ikuskapenak eta berrikuspenak dagokion urte naturalaren barruan egin behar dira, galdara martxan jartzen den … Gehiago irakurri

Másmóvilek “tarifikazio-oker” batengatik soberan kobratutakoa itzuli egin dio EKA/ACUV-eko bazkide bati

Argindarreko edo telefoniako konpainia batek gure kontsumoa fakturatzean bere kaltean oker bat edukitzea eta behar baino gutxiago kobratzea gertaera harrigarria da erabat. Alderantzizkoa, ordea, hainbatetan gertatzen da. Hori jakinda, beti eta arreta handiz begiratu beharko genituzke haien fakturak, behar ez dena eta konturatu gabe ere ordaintzea ekiditeko, edo, hobeto esanda, gertatu izan bada detektatzeko eta … Gehiago irakurri

Adingabeak eta Internet: arriskuak murrizteko aholkuak

Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna 2017: “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde” Datorren otsailaren 7an aurtengo Internet Seguruaren Nazionarteko Eguna ospatuko da “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde” goiburuarekin. Haren helburua denon artean (umeak, nerabeak, gurasoak, irakasleak, industria eta administraritza publikoak) Internet eta giza sareen erabilpen seguruago bat bultzatzea da, batez ere … Gehiago irakurri

Energia. Informazio orokorra, erabiltzaileen eskubideak eta erreklamatzeko bideak

Informazio orokorra Azken urteetan, kontsumitzaileek etxeko kontsumoko fakturetan igoera itzelak pairatu dituzte. Horren ondorioz liberalizatze prozesua justifikazio gabeko etengabeko garestitzetzat ikusten dute. Honek kontsulten eta erreklamazioen gorakada nabarmena eragin du. Informazio faltak kontsumitzaileen elkarteentzat, erreklamazioak aurkezteko aholkularitza eskarien igoera suposatu du. Kontsumitzaileek, euren eskubideei, fakturatze sistemari eta faktura berberei buruz gero eta informazio gehiago eta … Gehiago irakurri

Diskoteka batek 10.973 euroko kalte-ordaina eman dio bezero bati, beira apurtuak oin batean sartu eta lesio handiak izan dituelako

Herritar bat diskoteka batera joan zen; beira apurtu batzuk zapaldu zituen, eta oinetakoa zeharkatu zioten. Istripu horrek lesio larriak eragin zizkion ezkerreko oinean. 90 egun egin zituen lesionatuta, horietako 30 guztiz ezinduta, eta zenbait ondorio gelditu zitzaizkion: talalgia postraumatikoa, orban mingarri bat eta herrena, pausoaren hutsegiteak eragina. Bezeroak salaketa jarri zuen diskotekaren aurka, eta aurtengo … Gehiago irakurri