AUZITEGI GORENAK DEUSEZA DEKLARATU DU POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEAGATIKO KOMISIOA
AUZITEGI GORENAK DEUSEZA DEKLARATU DU POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEAGATIKO KOMISIOA
2016ko ekainan, Gasteizko 1. Merkataritzako Epaitegiak, EKA/ACUV-k bertan-behera uzteko akzioa egikarituz aurkeztutako demandaren epaia eman zuen non posizio zordunak erreklamatzeagatiko komisioa DEUSEZA deklaratzea eskatzen zen. Epai horrek, Kutxabank kondenatzen du bere “baldintza orokorretatik klausula ezabatzera eta bezeroei komisioa aplikatu eta kobratzeari uztea, bai etorkizunean sinatuko diren kontratuetan eta orain arte sinatutakoetan ere”.
Epai honen aurka finantza-entitateak helegitea aurkeztu zuen Araba Probintzia Entzutegian eta 2016ko abenduaren 30an Epaitegiak helegitea gaitzetsi zuen eta Merkataritzako epaitegiarena berretsi zuen. Gainera, Elkartearen legitimitatea aitortzen du planteatutako bertan-behera uzteko akzioa egikaritzeko, gardentasun baldintzaren falta azpimarratuz.
2019ko urriaren 25ean, Auzitegi Gorenaren Lehenengo Salak (Zibila) Kutxabankek aurkeztutako kasazio errekurtsoa gaitzetsi du, Probintzia Entzutegiaren Epaia onartu eta irmotzat hartuz. EKA/ACUV-k aurkeztutako demanda kolektiboan kontu korronte eta maileguetan kobratutako posizio zordunak erreklamatzeagatiko komisioaren baliogabetzea eskatzen zen abusuzkoak eta ondorioz deusezak izateagatik, izan ere, EZ ZAIO ZERBITZURIK EMATEN KONTSUMITZAILEARI gardentasun eta bankuen praktika egokien baldintzak bete gabe.
Komisio hori aplikatuz, gure kontu korrontea zenbaki gorritan gelditzen zenean (espero ez dugun erreziboa pasatzen digutenean saldo nahikorik ez dugunean, adibidez), edo maileguaren kuota ordaintzen ez zenean, automatikoki 30€-ko komisioa kobratzen zen, berandutze korrituez gain, izatez abusuzkoak eta lukurariak direnak.
Pdf-a sentencia comisión reclamación posiciones deudoras
Orain, Kutxabankek komisioa aplikatzeari utzi behar dio, orain arte sinatutako eta etorkizuneko kontratuetatik ezabatuz.
Milaka pertsonei aplikatu zaie bidegabea den oraindainketa hori, eta orain, finantza entitateak kopuru guztiak bueltatu beharko ditu.
EKA/ACUV-tik kaltetuei finantza-entitatean idatzizko erreklamazioa aurkeztea gomendatzen dizuegu. Idatzia onartuko ez balute, gure elkartera etortzera gomendatze dizuegu (zuen esku idatzi-modeloak jarriko ditugu).
Zuen esanetara gaude gure bulegoetan:
Bilbo (944168506 / 944150050); Gasteiz (945283194); Donostia (943423993)
edo email bitartez: bilbao@eka.org / reclamaciones@eka.org