AUZITEGI GORENAK IBERIAKO HIRU KLAUSULA BALIOGABETU DITU, HAIEN ARTEAN JOANEKO HEGALDIA HARTU EZ DENEAN ITZULIKOA UKATZEN DUENA
EKA/ACUV-ek klausula horien ezarpenagatik kaltatuak izan diren kontsumitzaileak Iberiaren aurkako erreklamazioak aurkeztera animatzen ditu.
Kontsumitzailearentzat abusuzkoak izateagatik, hiru klausulak kentzera behartu du Iberia Auzitegi Gorenak: “No show” izeneko klausula, joaneko hegaldia ez hartzeagatik bidaiariari itzuliko hegaldia ukatzen diona (joan-etorriko bidaietan); lotura bat galtzen denean Iberia erantzukizunetik libratzen duena; eta “behar izanez gero” konpainiari kontratatutako garraioaren baldintzak aldatzeko ahalmena ematen dion klausula.
Auzitegi Gorenaren epai honek aurretik Madrilgo Merkataritza Arloko 12. Epaitegiak eta Madrilgo Probintziako Auzitegiak emandako epaiak goitik behera berresten ditu. Hiru epaiek abusuzkotzat jotzen dituzte hiru klausulak eta Iberiari agintzen diote haren baldintza orokorretatik horiek kentzea eta aurrerantzean ez erabiltzea.
Hortaz, Gorenaren epaia izan baino lehen klausula horien ezarpenagatik kaltetuak izan diren kontsumitzaileek kalte-ordaina erreklamatu ahal izango diote Iberiari. Izan ere, epaile batek abusuzkoa izateagatik klausula bat baliogabetzen duenean klausula hori inoiz existitu izan ez balitz bezala jokatu behar da. Beste era batez esanda: klausula horren ezarpenak ekarritakoa desegin egin behar da.
Beraz, EKA/ACUV-ek klausula horien ezarpenagatik kaltetuak izan diren kontsumitzaileak Iberiaren aurkako erreklamazioak aurkeztera animatzen ditu eta izapide horretan bere laguntza eskaintzen die.
Jarraian, “no show” klausula zela eta EKA/ACUV-ek Iberiari irabazitako epaiketa bati buruz 2014. urtean El Correok argitaratu zuen (eta EKA gure aldizkarian errepikatu genuen) erreportajearen testua dago.
————————————————————————————————
BILBOKO BI EPAILEK ILEGALTZAT JO DUTE IBERIAK BERE BEZEROEI ITZULIKO BIDAIA UKATZEA JOANEKOA ERABILI IZAN EZ BADUTE
‘No show’ klausula gehiegizkotzat jo dute eta Iberia konpainiari Madrildik Bizkaiara autobusez eta kotxez itzuli behar izan ziren hiru pertsonei kalteordainak ordaintzera zigortu dute.
Iazko ekainaren 5ean, 10.30 inguruan, Antonio Iberiaren Barajaseko salmahaian azaldu zen bere maleta fakturatzeko eta Estatu Batuetatik astebete bateko bidai neketsu baten ostean etxera ekarriko lukeen Bilborako hegaldia hartzeko. Bere etxetik ordu batetara baino gutxiagora zegoen. Hala ere, haren harridura itzela eta desatsegina izan zen hegazkin konpainiaren langileek ontziraketa galarazi ziotenean. Arrazoia: joan etorriko zein baliodun (eta o daindutako) txartela zeukan, baina zortzi egun lehenago ez zuen erabili haren garraio titulua erabili, azken unean bere planak aldatzea erabaki zuelako eta Bizkaitik Madrilera beste garraiobide batetan heldu zen.
Berehala fakturaketa iladan iskanbila sortu zen. Hegazkin konpainiaren langileek errepikatu zuten Antoniok ezin zuela hegazkinera sartu, txartelan azaltzen den betekizun bat argudiatuz zeinek hurrengoa dion “tarifa gehienak k poiak ordena zehatz batetan erabiltzera behartzen dutela; erositako ibilbideren bat erabiltzen ez bada, automatikoki ondorengoak ezeztatuko dira”. Klausula ‘no show’ izenekoa da, arloko enpresa batzuk erabiltzen duten ihard utea da euren etekinak maximizatzeko. Bidaiaria Bizkaiko hiriburura autobusez itzuli zen, jet lag eta haserrealdi itzelarekin. Hurrengo egunean Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundearen (EKA/OCUV) egoitza batetara bere kasua azaltzera joan zen. Erakundeko abokatuak berehala hasi ziren lanean.
Kasua laster heldu zen auzitegietara, egindako erreklamazioak ez zirelako ezta erantzuak izan. Azaroaren 26an epaia zabaldu zen. Bilboko Merkataritzaren Epaitegiko Bigarren Zenbakiko titularrak, Aner Uriarte Cordón epileak, aintzat hartu zuen bere osotasunean kontsumitzaileen alkarteko zuzenbide bulegoak ezarritako auzia. Epaileak “gehiegizkotzat” jotzen zuen ‘no show’ klausula, zeinek etorriko hegaldian bidaiatzea galarazten duen joanekoa erabili izan ez bada, eta Iberia auzijartzaileari 430,88 euro (250 ontziratze ezeztapenagatik , 30,88 autobusaren kostuagatik eta 150 eragindako kalte moralak konpontzeko) ordaintzera zigortzen zuen. Era berean, kostak ordaintzera zigortu zuen Iberia “ausarkeria zela eta” eta bezeroari auzitegietara joatera behartu izana aurpegiratu zion: “Zuzenbidearen balizko ezjakintasun batetik hasita abokatu baten ordezkaritzaz baliatuz; horrela, ez da auzitegi kanpoko inolako eskakizunik erantzun, guztia bezeroak bere erreklamazioa jartzeari uko egin ziezaion”.
Antoniorena ez da Bizkaian eman den kasu bakarra izan, airelineak honen inguruan eztabaidagarria den politikoa mantentzen du, zeinek joan-etorriko txartelen erosketa bultzatzen duen, askotan merkeagoa delako etorriko hegaldi baten erosketa bidaia aurrentarena baino. Azken bost hilabeteetan gutxienez, Bilbo eta Madril artean hegazkin ibilbidea egiten duen enpresaren ihardutea gaitzesten duten bi epaile bilbotarren epaiak burutu dira.
Hala eta guztiz ere, tarifa berezi bati lotutako txartelen letra txikian, Iberiak betekizun hau ezartzen jarraitzen du, dagoeneko zuzenbidearekin bat ez datorrela egiaztatuta ez Bilbon bakarrik, baizik eta Estatuko beste epaitegi askotan ere. Honela, EKA/OCUV ezeztatze ekimen bati hasiera ematea plateatzen ari da jardute hau behin betiko baztertzeko. Lortzekotan, neurria berehalako oihartzuna izango zuen konpainiak munduan zehar dituen hamarreko lotura guztietan.
El Correok hiru epaiak aztertzeko aukera izan du. Lehenengoan, pasa den irailaren 19an datatua, Bilboko Merkataritza Epaitegiko Lehen Zenbakiko titularra ez da ezta ebaztera sartzen ‘no show’ izeneko klausulak azaltzen den ala ez auzijartzailearen txartelean, “ez direlako klausulak aurkeztu”. Zuzenean ebazten du Iberiak “joanekoa ez erabiltzeagatik era ilegalean ezeztatzerakoan, kaltetuak zeukan txartela erabiltzeko eskubidea urratu zuen”. Zentzu honetan gaitzesten du “hegan egin edo ez egiteko eskubidea” mugatu izana. Epaileak ulertzen du txartela ordainduta dagoela eta edozein pertsonak bere bidai planarentzat egokiagoa dena egin dezakeela: hegazkinera igo edo bide alternatibo bat erabili. Are gehiago erabiltzaileka aipatutako bidaia gal dezala gerta daitekeenean eta, geroago beste txartelen bat erostera behartuta egon daitekeenean, joanekoa bakarrik, adibidez.
Guzti horrengatik, epaileak Iberia 470,97 euro ordaintzera zigortzen du. 250 euro ezeztapenagatik eta beste 220,97 euro auzijartzaileak, beste hiru lagunekin batera, aurre egin behar zituen gastuengatik. Bilbora itzuli ahal izateko. Kotxe bat alokatzera behartuta egon ziren, elur jauzi ikaragarriaren erdian. Epaileak, hala ere, ez du onartzen kalte moralek eragindako 100 eurotako kalte-ordainketaren eskaera onartzen, “ez delako inolako kalte psikikorik egiaztatzen”.
“Erabateko desoreka”
Hirugarren epaia, pasaden azaroan datatua eta Bilboko Merkataritzaren bigarren zenbakiko titularrak sinatuta, auziaren sakontasunera heltzen da eta ziurtatzen du: “klausula ez da bidaiariarekin negoziatzen, inposatzen zaio, konpainiaren aldebakarreko aldetik idatzita kontratu anitzentzat”. Epaileak gogoratzen du hauxe: “banaka ez negoziatutako hitzarmen guztiak eta berariaz ez baimendutako jardute guztiak gehiegizko klausulak dira, zeinek fede onaren eskakizunen aurka eragiten dituzten, kontsumitzaile eta erabiltzailearen kalterako, kontratutik eragindako aldeen betebehar eta eskubideen desoreka garrantzitsua”.
Kasu honetan, epaileak hau ere balioztatzen: “desoreka erabatekoa da, auzitara eramandakoa etorriko garraioa betetzetik libratu egiten delako, joanekoa erabilia izan ez izanagatik, biak adostutako salneurriarekin konforme egonda ordaindu direnean”. Haren defentsa idazkian, Iberiak argudiatu zuen joaneko borondatezko uko egiteak errendimendua maximizatzea eragozten duela. Eta epaileak erantzuten dio errendimendua berbera izango zela, “bidaiaren salneurria ordaindu delako, eta eserlekua hutsik joan da; kontutan hartu, puntu honetan, auzitara eramandako eragilearen gabezia jakin bezain laster, ezeztatutako beste hegaldi baten bidaiari bat azken unean berkokatzeko zuen, edo eduki zuen, gehigarrizko aukera”.
Epaileak jarraitzen du esaten: “klausula desorekatu bat da, bidaiariarentzat antzeko inolako ordaina aurreikusten duena, eta fede onaren eskakizunen kontrakoa dena, konpainiaren azkeneko etekina bilatzen duenaren ideian, etorriko bidaia erabili ahal izatean datzana, nahiz eta kontratuak zehaztutako salneurri osoa kobratu izan. Beraz, ontziratzeko ezeztapenak ez du inolako zuribiderik”. Epaileak bidaiariaren aldeko epaia zabaltzen du, zeinek 250 eurotako ordainketa bakarrik eskatzen zuen.
“Iaz hegazki bidaien arloan ehun erreklamaziotik gora bideratu genuen”
“Jendeari erreklama dezala eta bere eskubideak babes ditzala eskatzen diogu”. Iñaki Velasco Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundeko zuzenbide bulegoko zuzendariak adierazten du “gero eta kasu gehiago daukagu hegazkin sektorearekin erlazionatuta”.
2013an, EKA/OCUV eta hegazkin konpainiak ehun aldiz baino gehiago ikusi zuten elkar Euskadi eta Nafarroako epaitegietan. Arrazoi nagusiena “bidaiariek dituzten eskubideei buruzko ezjakintasun handia dagoela” da. Ezinbestekoak (eguraldi egoera okerrak, konpainiarekin zerikusia ez duen lan gatazkaren bat…) ez diren arrazoiek eragindako ezeztatze edo atzeratze batek kaltetuetako pertsonak kalteordaina jasotzeko eskubidea du. “Ez egon zalantzetan; eskatu guri informazioa eta aholkularitza”, esan zuen Velascok.
Iberiaren ‘no show’ klausularekin erlazionatutako kasuez, EKA/OCUVek aurki zigor-epaiak lortu ditu Monarch eta Jet2.com konpainien aurka, Athleticeko zale askok Bucarestetik (Errumania) Loiurako bueltan pairatu zuten atzerapenagatik, talde zurigorriak jokatu zuen azken final europarraren amaieraren ostean. Airelineekin ematen ari diren arazoen inguruan, eta haren ezezkoa joan-etorriko txartela duten baina lehen tartea erabili ez zuten bezeroen ontziraketa ahalbidetzeko, EKA/OCUVek ohartarazten du ezeztatze ekintza baten aurkezpena aztertzen ari dela agintariek enpresari galarazi diezaiotela txarteletan betekizun hau inposatzen jarrai ez dezaten. “Aginte publikoek aktiboagoak eta zorrotzagoak izan behar dira dagoeneko epaileek ilegaltzat jo dituzten iharduteak kontrolatzeko orduan” eskatzen dute.