Kontsumoko Arbitrajeak mugikor linea batean adostutako deskontuak ez egiteagatik bezero bati bidegabe kobratutako 107 euro itzultzeko agindu dio Vodafoni

Kontratua arreta handiz irakurtzea eta goitik behera ondo ulertzea sinatu baino lehen, dagokigun kopia hartzea eta eskuragarri mantentzea, ordainketak (hilerokoak, bi hilabetekoak…) kontrolatzea zuzenak direla begiratuz eta fakturak ordenatuta gordetzea. Horiexek dira kontsumitzaileok hartu behar ditugun gutxieneko neurriak zerbitzu inraunkorreko eta hornikuntzako kontratuekin, batez ere energiakoekin eta telefonia-Internetekoekin, gehienetan konplexuak eta korapilatsuak izaten baitira, kontzeptu … Gehiago irakurri

“Argindarreko faktura; Gizarte Bonua”. EKA/ACUV-en informazio hitzaldiak Erandion eta Erandio Goikoan

Koldo Nabaskues EKA/ACUV-eko presidenteak informazio hitzaldiak emango ditu Erandion eta Erandio Goikoan “Argindarreko faktura; Gizarte Bonua” izenburuarekin. Erandioko hitzaldia bihar asteazken 22an izango da 18.30etan Udaletxeko atzealdean (Correos zegoen tokian). Erandio Goikoan emango den hitzaldia asteazken 29an izango da 18.30etan.

Kontsumo-arazoak? Ezagutu lege berriaren gakoak gatazkak epaitegitik kanpo konpontzeko

2017-11-09an Kontsumobidek argitaratua Ordenagailua erosi duzu edo autoa konpontzera eraman duzu, eta ez zara batere gustura geratu. Erreklamazioa egin diozu enpresari, baina alferrik. Epaitegira jotzea besterik ez zaizu geratzen… Ala ez? Auzien ebazpen alternatiboari esker, akordio bat lortzen saia zaitezke epaitegitik kanpo eta doan. Indarrean sartu berria den lege berriak proposatzen dituen gakoak azalduko dizkizugu. Oinarrizko printzipio bat hartzen … Gehiago irakurri

Bezero batek egin ez zuen SMS mezu bidalketa masibo batengatik kobratutako 1.245 euroak itzuli ditu Euskaltelek

J.G.P. Euskalteleko bezeroa harrituta geratu zen ekainako, uztailako eta abuztuko kontsumoetan Ingalaterrako telefono batera bere mugikorretik bidalitako SMS sorta izugarriagatik konpainiak 1.245 euro kobratu zizkiola ohartu zenean. Berak ez zuen SMS horietatik bat ere bidali eta berehala joan zen EKA/ACUV-eko abokatuek zaintzen duten Enkarterriko Udal Mankomunitateko Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora. KIUB-ak fakturak aztertu eta ordu berean … Gehiago irakurri

“BEZik gabeko eguna”, “BEZik gabeko astea”, “Ez ordaindu BEZa asteburu honetan”… Kontsumitzaileei engainua eta zerga-iruzurrerako kinada estalia

Produktuak BEZik gabe saltzen direla gezurra da, legez kanpokoa delako eta hori egiten duenari isun galanta ipini ahal zaiolako ogasun publikoari iruzur egiteagatik. Produktu eta zerbitzu guztiak kontsumitzaileak ordaintzen duen eta gero saltzaileak edo zerbitzua ematen duenak Haziendan sartu behar duen BEZ-tasa batekin zergapetuta daude. “BEZik gabeko” kanpainak iragarri eta gauzatzen dituzten saltokiek egiten dutena … Gehiago irakurri