Air Francerekin bilbo-miami joan-etorriko bidaiaren “odisea”: 1.447 euro kalte-ordainean

Kantzelazioa, atzerapen handia joaneko eta itzuliko bidaietan, bagaiarekin arazoak, aurrez ordaindutako ostatuan eta ekintza batean egun bat galduta… Duela hilabe batzuk EKA/ACUVeko I.I.C. bazkideak Air Francekin egin zuen Bilbo-Miami-Bilbo hegaldietan ea denetarik gertatu zen. Joaneko bidaiak Parisen zuen geldialdia. Baina Bilbo-Paris hegaldia eguraldi-arazoengatik bertan behera utzi zen. Air Francek plana aldatu zuen orduan: geldialdia Madrilen … Gehiago irakurri

Vueling, lau orduko atzerapenagatik “kalte-ordain automatikoa” ematera derrigortuta

Europar Batasuneko 261/2004 Araudiak aireko bidaiarientzako kalte-ordainak zehazten ditu ontziratze-ukatze, kantzelazio eta atzerapen handien kasuetan. Hegaldi bat bere helmugara bost ordu edo gehiagoko atzerapenarekin heltzen bada (ezinbesteko arrazoirik gertatu gabe), bidaiariak txartelaren kostu osoaren itzulpenerako eskubidea dauka. Atzerapena hiru ordu edo gehiagokoa bada (5 ordu arte), aire konpainiak “kalte-ordain automatikoa” eman behar dio bidaiariari: 250 … Gehiago irakurri

Easyjet Airlinesek 798,66 euroko kalte-ordaina eman dio EKA/OCUVeko bazkide bati justifikatu gabeko kantzelazio batengatik

Joan den otsailaren 16an emandako epaian Bilboko Merkataritza-Arloko 2. Epaitegiak agindu zuen Easyjet Airlinek 798,66 euroko kalte-ordaina eman behar diola EKA/ACUVeko bazkide den bidaiari bati indarrezko arrazoirik izan gabe Loiu-Stansted (Bilbo-Londres) hegaldiaren kantzelazioak sortu zizkion arazo eta gastuengatik. Kalte-ordaina horrela xehatu zen: 250 euro kantzelazioagatiko kalte-ordain automatiko belaza, 187,66 euro ordezko hegaldi bat hartu behar … Gehiago irakurri

Zer bermea du correoseko premiazko gutun ziurtatu batek?

Correoseko publizitatea eta kontsumitzaile baten erreklamazioari enpresak eman dion erantzuna kontraesankorrak dira. Posta-zerbitzuan, igorpen ziurtatua (gutuna zein paketea) ohiko igorpena baino garestiagoa da ziurtapenak helmugara ondo helduko delako bermea handitzen duelako, eta premiazko igorpena ohikoa baino garestiagoa da azkarragoa delako. Sen onakoa da. Hala ere, jarraian kontatzen dugun kasuan, Correosek, harrigarriki, bigarrena erlatibizatzen du.Azken Gabonetan, … Gehiago irakurri