Zer bermea du correoseko premiazko gutun ziurtatu batek?

Correoseko publizitatea eta kontsumitzaile baten erreklamazioari enpresak eman dion erantzuna kontraesankorrak dira. Posta-zerbitzuan, igorpen ziurtatua (gutuna zein paketea) ohiko igorpena baino garestiagoa da ziurtapenak helmugara ondo helduko delako bermea handitzen duelako, eta premiazko igorpena ohikoa baino garestiagoa da azkarragoa delako. Sen onakoa da. Hala ere, jarraian kontatzen dugun kasuan, Correosek, harrigarriki, bigarrena erlatibizatzen du.Azken Gabonetan, … Gehiago irakurri

Bidaiariaren eskubideak hegazkinean

Garraioa (eta bereziki hegazkina) kontsumitzaileen erreklamazio gehien eragiten duten ataletako bat da. Aste Santua begibistan dugu eta aireportuek egun horietan ohikoa den trafiko igoera izango dute. EKA/ACUVek datu eta aholku baliagarri bazuk eskaintzen ditu overbooking, atzerapen, deuseztapen edo bagaiarekiko arazoei aurre egin ahal izateko. Zer egin behar du bidaiariak overbookingaren aurrean? Zeintzuk dira bere eskubideak? … Gehiago irakurri

Osasun arazo bat dela eta bidaiari batek bidaiari uko egin dio eta txartelaren dirua itzuli diote

Emakume batek (B.I.F.) Bravofly online agentziaren bidez Bilbao-Los Ángeles Lufthansa airelinearekiko joan-etorriko hegaldi bat erosi zuen 674 euroren truke. Apur bat beranduago haurdun zegoela jakin zuen eta bidaiatzea galarazten zion arrisku handiko haurdunaldia zela ere. Ezinbesteko kasua frogatzen duen mediku-adierazpena aurkeztuta, B.I.F.ek bidaia ezin duela egin esaten dio aipatu agentziari eta txartelaren diru-itzultzea eskatu ere … Gehiago irakurri

Volkswagenek EKA/ACUVi emandako erantzuna kotxe trukatuen berrikustei buruz

Volkswagen-Audi España, S.A.k erantzuna eman dio EKA/ACUVek joan den abenduan bidalio zion gutun bati non kontsumitzaile elkarte honek nitrogeno oxido (NOx) igorpen mailak faltsutzen dituen softwarea daramaten EA 189 diesel motorrak dituzten ibilgailuetan egin beharreko berrikustei buruz konpainia horrek duen planari buruzko informazioa eskatzen zuen. Berrikusteen epeak eta zehaztasunak 2.0l TDI MOTORRAK: -Egitekoa: software berri … Gehiago irakurri

Kalte-ordain berezia eman diote turista bati “kalte moralengatik”, opor egun bat galdu zuelako atzerapen baten erruz

Ama batek eta haren semeak ia opor egun bat galdu zuten Madril-Punta Cana (Dominikar Errepublika) hegaldia 5 ordu atzeratu zelako. Arrazoi hori zela eta, hegazkin konpainiaren aurkako salaketa jarri zuten, eta Bilboko Merkataritza arloko 1. Auzitegiak arrazoia eman die berriki atera duen epaian, eta bi erabiltzaileei 750 euroko ordaina ematera zigortu du konpainia; ordain hori atzerapen esanguratsuagatik automatikoki eman beharrekoa … Gehiago irakurri