MULTIOPTICASek GURE BAZKIDEARI AKASTUN LENTE BATZUEN DIRUA ITZUL DIEZAION LORTU DU EKA/ACUVek

Gure bazkide den A.V.-k betaurreko berriak erosi zituen Multiopticas denda baten, bere oftalmologoaren informea aurkeztu eta dendan bertan berriz ere bere ikusmena graduatu ondoren. Betaurrekoen bila joan eta hauek probatu bezain laster, zorabiatu egiten da eta hala jakinarazten dio optikariari. Honek, betaurreko berriei egokitzen joateko, egun batzuetan zehar probatzeko gomendatzen dio. Hori dela eta, betaurrekoak … Gehiago irakurri

Merkealdiari probetxu ateratzeko aholkuak

Beherapenak erosketa probetxagarria egiteko aukera ona izaten dira, beti ere arrazoizko jarraibide batzuk begiratuta: zentzuzko aurrekontu bat eta erosketa zerrenda bat zehaztu, erosiko den produktu bakoitzean kalitateari eta deskontuari erreparatu… Hona hemen EKA/ACUV-en aholkuak. Erosketa zerrenda eta aurrekontua. Lehen urratsa aurrekontu bat eta erosketa zerrenda bat zehaztea da, aurretik behar edo nahi ditugun produktuak eta … Gehiago irakurri

Kontsumo-arazoak? Ezagutu lege berriaren gakoak gatazkak epaitegitik kanpo konpontzeko

2017-11-09an Kontsumobidek argitaratua Ordenagailua erosi duzu edo autoa konpontzera eraman duzu, eta ez zara batere gustura geratu. Erreklamazioa egin diozu enpresari, baina alferrik. Epaitegira jotzea besterik ez zaizu geratzen… Ala ez? Auzien ebazpen alternatiboari esker, akordio bat lortzen saia zaitezke epaitegitik kanpo eta doan. Indarrean sartu berria den lege berriak proposatzen dituen gakoak azalduko dizkizugu. Oinarrizko printzipio bat hartzen … Gehiago irakurri

“BEZik gabeko eguna”, “BEZik gabeko astea”, “Ez ordaindu BEZa asteburu honetan”… Kontsumitzaileei engainua eta zerga-iruzurrerako kinada estalia

Produktuak BEZik gabe saltzen direla gezurra da, legez kanpokoa delako eta hori egiten duenari isun galanta ipini ahal zaiolako ogasun publikoari iruzur egiteagatik. Produktu eta zerbitzu guztiak kontsumitzaileak ordaintzen duen eta gero saltzaileak edo zerbitzua ematen duenak Haziendan sartu behar duen BEZ-tasa batekin zergapetuta daude. “BEZik gabeko” kanpainak iragarri eta gauzatzen dituzten saltokiek egiten dutena … Gehiago irakurri

Discusal Hogar, Culmen Ediciones eta Books2cia, Barakaldotik dabiltzan etxez-etxeko salmenta oldarkorretako beste hiru enpresa

KONTUZ! 2016ko azarotik gaur arte, Barakaldon bakarrik bizi den eta hilean 800 bat euro kobratzen dituen erretirodun batek 17.000 euro gutxi gora behera gastatu ditu bi edo hiru hilean behin bere etxera joan diren hiru enpresako komertzialei liburu-sortak “erosten”. Informazio gehiago biltzen saiatzen ari diren gizon honen senideek EKA/ACUV-i kontatu diotenez, Discusal Hogar, Culmen Ediciones … Gehiago irakurri