EKA/ACUV Auzitegi Konstituzionalak eta Madrilgo Gobernuak Euskadin inposatu nahi duten merkataritzaren liberalizazioaren aurka dago erabat

EKA/ACUV-ek saltoki txiki eta ertainentzat, merkataritzako langileentzat, kontsumitzaileentzat eta orokorrean euskal gizartearentzat oso albiste txarra deritzo merkealdien erabateko liberalizazioa eta merkataritzako ordutegiak handitzea baimentzen zituen Rajoyren Gobernuak indarrean sartu zuen 20/2012 Lege-Dekretuaren aurka Eusko Jaurlaritzak jarritako errekurtsoari Auzitegi Konstituzionalak eman berri dion ezezkoari. Merkataritzan dugun konpetentzia urratuz, Konstituzionalaren autoak aipatu dekretua EAEn betetzen hastea agintzen … Gehiago irakurri

Ate akastun baten erosketa eta instalazio kontratuaren deuseztapena

2015ko udan, EKA/ACUVeko M.J. bazkideak bere etxebizitza familiabakarrerako ate nagusi baten erosketa eta instalazioa kontratatu zituen A.M. Taller de Mueble Rústico enpresarekin. Guztira ziren 2.173 euroetatik 1.087 euroren aurrerakina ordainduta, aipatu enpresak atea eraman eta jarri egin zuen, baina akats galantak zituen harek: zurak mailatu nabariak zeuzkan eta kristala apurtuta zegoen. M.J.-k berehala eskatu zion … Gehiago irakurri

Etxearen isolamendua eta leihoak

Geure etxebizitzetako energia-kontsumoa murriztu nahi badugu, isolamendu termikoa funtsezkoa da. Etxebizitza isolatzeko hobekuntzek % 30-40 bitarteko energia eta dirua aurrezten lagun diezagukete. Isolamendu termikoaren (kanpoko itxitura opakoen eta kristalezko itxituren) kantitateak eta kalitateak gure etxebizitzaren energia-kalitatea zehaztuko dute. Zehazki, leihoa da eraikin edo etxebizitza baten inguratzailearen punturik ahulena, eta bertatik joaten dira energia-galerarik handienak. Leihoak … Gehiago irakurri

Segurtasuna jostailuetan eta bideojokoetan edukinak eta gomendatutako adinak

Gabonaren atarian, jostailuen segurtasunaz eta bideojokoen edukinei buruzko oharpenetaz arituko gara erreportaia honetan. Arriskutsuak izateagatik merkatutik erretiratutako elikagaiak ez diren produktuen laurden bat jostailuak dira: panpinak, bizikletak, moto txikiak, pistolak, telegidatutako kotxeak, jostailu magnetikoak, kimikoak, uretan erabiltzekoak… ertz zorrotzak dituztelako, erraz deslotu eta irentsiak izan daitezkeen piezak daramatzatelako, edo botoi pilak oso eskuragarriak, hatzamarrak edo … Gehiago irakurri

Orangek ez du kontratu bat betetzen eta bezeroari kontratu hortatiko zor bat kentzea onartzen du

Joan zen udaberrian, EKA/ACUVeko S.G.C. bazkideak telefonia finkoko linea bat, ADSL eta telefonia mugikorreko linea bat kontratatu zituen “pack” batean eta sakeleko telefono bat erosi ere bai. Mugikorra badabil hasieratik, baina ADSL eta telefono finkoa ez. Egun batzuk hala igaro, finkoa eta ADSLa mutu, eta S.G.C.-k telefonoz deitzen du Orangera konpainia uzten duela esanaz eta … Gehiago irakurri