Gure etxeetan armategi kimiko bat dugu bizikide

Gero eta gehiago dira berezitasun ezberdineko mediku zein zientzialariak jaiotzean gaixotasun larriak (alergia, asma, diabetea, akatz fisikoak…) dituzten umeen kopuruaz ohartarazten digutenak, iturburutzat aldaketa genetikoak edo belaunaldikoak izan ezin dituztenak eta gure eguneroko bizitzan eta bereziki gure etxebizitzetan gero eta maizago pairatzen ditugun osagai toxiko artifizialen ondorioak izan litezkeenak ziurtatzen dituztenak. Erreportaje honetan bi ikerketa … Gehiago irakurri

Endesako mantenimendu zerbitzuak galdara baten ur beroa ezin konpondu bost saialditan

EKA/ACUVeko bazkide batek Endesa Energía, S.A. enpresarekin gas-horniketa eta instalazioaren mantenimendu zerbitzua kontratatuak zituen. Iazko ekainaren erdian ur beroa ez zebilen eta zerbitzu horri deitu zion. Ekainaren 23, uztailaren 15, uztailaren 28, irailaren 16 eta irailaren 24. Horiek dira zerbitzu horrek gure bazkidearen etxera egin zituen bost bisiten datak, zeinetan pieza batzuk aztertu eta aldatu … Gehiago irakurri

Signo editoresekiko kontratu baten deuseztapena

Apirilaren 8an “Signo Editores, agresibitate komertziala etxez etxe” izenburuko prentsa-ohar bat argitaratu genuen, non, bestek beste, EKA/ACUVeko abokatuek eta Enkarterrietako KIUBak kontsumitzaile batzuek (gehienak, adineko jendea) etxez etxeko salmenta oso agresiboa egiten duen enpresa horrekin sinatutako kontratuak atzera botatzea lortu dutela azaltzen genuen. Jarraian kasu horietako bat kontatzen da. Signo Editores, J.M. S.L. enpresako komertzialek … Gehiago irakurri

ACUBIri esker Googlek etxe partikularretarako deiak sortzen zituzten erruak zuzendu ditu bi negozioren telefono zenbakietan

Guztioi gertatu zaigu inoiz: dei bat gure telefonoan beste norbaitez galdezka, zenbakia okertuta. Baina badira zoritxar gehiagoko erabiltzaile batzuk, enpresa edo saltoki zehatz bati buruz galdezka deiak etengabe jasotzen dituztenak. ACUBIk (Asociación de Consumidores del Bidasoa) honelako bi kasu eraman berri ditu eta biak ondo konpondu ere. Lehena: Hondarribiko emakume batek etengabe jasotzen ditu bere … Gehiago irakurri

Etxe-berrikuntzako enpresa batek bere errua onartu eta ordaindu du soilik epaiketara joateko mehatxupean

Vitoria-Gasteizeko bi solairuko etxe batean bizi den EKA/ACUVeko bazkide batek 1.310 euro ordaindu zizkion Artecasa enpresari komuna berritzeakatik: komun-ontziaren, dutxaren eta konketaren aldaketa izan zen. Lana amaitu eta berehala hezetasun-orbanak agertu ziren beheko solairuan eta justu komunaren azpian dagoen garajearen sabaian. Bezeroak bere lana berraztertzea eta matxura konpontzea erreklamatu zion Artecasari, baina honek ez zuen … Gehiago irakurri