Saltzaileak eta erosleak sofa baten prezioan 350 €ko beherapena adostu dute altzariak kontratatutako neurri zehatzak ez edukitzeagatik

Muebles Shiade enpresari erosi zioten sofa etxera heldu zitzaienean J.C.F. eta I.B.G. kontsumitzaileak katalogoz eskatu eta 1.560 eurotan ordaindu zutena baino apur bat txikiagoa zela konturatu ziren. Neurtu zuten eta luzeran 13 cm. falta zuen eta chaiselongea ere behar baino 13 cm. motzagoa zen. Haien lehen erreklamazioari, non zehatz-mehatz erositako sofa ekar ziezaietela besterik ez … Gehiago irakurri

Komertzialak salatu dituzte Endesarekin kontratua sinatzera behartzeagatik argiaren kontagailua aldatu beharraren aitzakiarekin

Kontsumobidek 2017-05-04an zabaldutako alerta. Egun hauetan Eibar inguruan praktika engainagarriekin egindako bisitez ohartarazi du Kontsumobidek. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ohartarazi duenez, ezer jakin gabe Endesarekin sinatutakokontratuengatik erreklamazio ugari aurkeztu dituzte kontsumitzaileek. Enpresa horretako komertzialek Eibar inguruko etxeetara egin dituzte bisitak elektrizitateko eta gaseko bezero berriak egiteko, praktika engainagarriak eta oldarkorrak erabilita. Etxean daudela, argiaren kontagailua aldatzeko baimena behar dutela adierazten dute. Batzuetan, neurgailuak akatsak dituela … Gehiago irakurri

Dietaren gakoak botikak hartzen ditugunean

Dietaren gakoak botikak hartzen ditugunean Botikak ahotik hartzen ditugunean, hainbat bide partekatzen dituzte horiek elikagaiekin haiek digeritzean, askatzean, xurgatzean, metabolizatzean, banatzean eta kanporatzean. Beraz, euren arten interakzioak sor daitezke, eta horiek eragina izan dezakete botikaren eraginkortasunean zein gaixoen nutrizio-egoeran. Horrela, ezinbestekoa egiten da jakitea janariarekin lotuta botikak behar bezala nola hartu behar diren. Nola eragiten … Gehiago irakurri

Aulki jokoaren taktikak, airean

‘Overbooking’ari buruzko erreportaia Berrian EKA/ACUV-en informazioarekin. http://www.berria.eus/paperekoa/1831/030/001/2017-04-26/aulki_jokoaren_taktikak_airean.htm Hegazkin konpainien ohiko praktika bat da ‘overbooking’-a. Airelineei prezio lehiakorrak eskaintzea ahalbidetzen die; bidaiariei, ordea, helmugara berandu iristea eragin diezaieke. Dena den, erreklamazio gutxi jasotzen dituzte kontsumitzaileen arretarako zerbitzuetan, eta kasu gehienak auzitara iristen dira. Apirilaren 9a. Chicago, AEBak. United Airlinesen 3411 hegaldia gutxi barru irtetekoa da, Louisville … Gehiago irakurri

Cofidisek EKA/ACUV-eko bazkide bati mailegu baten azken bi hileko kuotak barkatu dizkio behar zen unean kobratzea ahaztu zitzaiola

Oso gutxitan bada ere, noiz edo noiz kontsumitzaile elkarteetan ustekabe bitxiak jasotzen dira; adibidez, enpresa batek haren aurka eta kontsumitzailearen alde oker bat edukitzea. Horrelako bat gertatu zen V.F.S. gure bazkidearen en mailegu azkarretan espezializatuta dagoen Cofidis finantza entitatearen artean. 2015ko urrian, Menamer Promociones, S.L. enpresari sukaldeko robot bat erosteko V.F.S.-k kontsumorako lotutako mailegu bat … Gehiago irakurri