Etxez-etxeko zerbitzu eta obretako gremioak: aurrekontua eta faktura behar bezala

Argiketariak, igeltseroak, iturginak, zurginak, gas-instalatzaileak, kristalariak, margotzaileak, sarraigileak… Horiek eta beste gremio batzuk “etxeetako zerbitzuen” atala osatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoan 1995 urtetik berariazko dekretu batez erregulatuta dagoena baina, hala ere, arazo eta erreklamazio dezente sortzen duena ere bai, neurri handi batean kontsumitzaileek haien eskubideen ezaguera eskasa eta profesionalen beharren ez betetzea direla eta, haien … Gehiago irakurri

Banku batzuk legea urratzen ari dira EKA/ACUV-ek bere bazkideen izenean aurkeztutako erreklamazioak errefusatzean

Kontsumitzaileen eskubidei larriki erasotzen dien jokaera ilegal hori bertan behera uzten ez badute EKA/ACUV-ek eskaera judizialak jarriko ditu haien aurka. Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak, Prozedura Zibilaren Legeak eta beste lege eta arau batzuk argi ezartzen dute kontsumitzaile elkarte batek ahalmen osoa duela bere bazkideen izenean jokatzeko kontsumoko edozein … Gehiago irakurri

Kontsumobidek kanpaina bat abiaraziko du Euskadiko enpresak, profesionalak eta saltokiak kontsumoko arbitrajera atxiki daitezen

Gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko bidearekin 900 establezimendu gehiagok bat egitea da Institutuaren asmoa. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat abiarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko900 enpresa, profesional eta saltoki kontsumoko arbitrajera atxiki daitezen. Bide horri esker,epaitegietara jo gabe konpon daitezke kontsumoaren inguruko kontsumitzaileen eta konpainien arteko gatazkak, azkar eta dohainik. Atxikitzeko plana Euskal Autonomia Erkidegoko 38 udalerritan gauzatuko da, hiru lurralde historikoetako hiriburuak barne. Hain … Gehiago irakurri

Orange Seguro Móvil-ek iragartzen duenaren eta betetzen duenaren arteko alde onartezina

EKA/ACUV-eko G.G.P. bazkideak Orange Seguro Móvil zerbitzua zeukan kontratatuta, Aig/Plus Ultra aseguratzailearekin; urtean 56 euroren truke (hileko ordainketa/kuotatan bananduak) mugikorra galtzekotan, apurtzekotan… modelo berdineko gailu berri bat jasoko luke. Iazko irailean mugikorra apurtu zitzaion gure bazkideari eta 13an ordezkoa eskatu zion AIG/Plus Ultra-ri, kasu honetarako kontratuan ezarritako 50 euroko frankizia ordaindu eta gero. Irailak 20an … Gehiago irakurri

“Garagardoa eta dieta mediterraneoa”, prentsaurrekoa eta hitzaldia + koktela astearte 21ean Bilbon

“Garagardoa eta dieta mediterraneoa”, prentsaurrekoa eta hitzaldia + koktela astearte 21ean Bilbon Centro de Información Cerveza y Salud erakundeak eta CECU-k (Confederación Española de Consumidores y Usuarios, non EKA/ACUV partaidea den) “Garagardoa eta dieta mediterraneoa” izeneko hitzaldia antolatu dute (gazteleraz ) Bilboko Hika Ateneon (Ibeni kaia, 1) datorren asteartean arratsaldeko 18.00etan ematekoa. Hizlaria izango da … Gehiago irakurri