NOLA SAHIESTU JAZARPENA ONARTZEN EZ DUGUN ZOR BAT ORDAIN DEZAGUN

Duela gutxi, EKA/ACUV-eko A.Y.A. bazkideak ezertaz ezagutzen ez zuen ISGF Informes Comerciales SL enpresaren dei bat jaso zuen; Jazztelekin omen zuen 116,71 euroko zorra ordain zezala erreklamatzen zion. Haien bezero zordunei ordain dezatela erreklamatzeko konpainia handi askok (telekomunikaziokoak, hornikuntzakoak, aseguratzaileak…) erabiltzen dituzten “ordaingabeak berreskuratzeko” enpresetako bat da ISGF. Gure bazkideak Jazztelekin inolako zorrik izatea ez … Gehiago irakurri

ADINGABEAK ETA INTERNET: AHALIK ETA SEGURTASUN HANDIENAREKIN NABIGATZEKO AHOLKUAK

Otsailaren 5, Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna 2019: “Internet hobeago bat zurekin hasten da: errespetuz elkarrekin biziz Internet segurua izan dadin” Gaur otsailaren 5ean aurtengo Internet Seguruaren Nazionarteko Eguna ospatzen da goiburu honekin: “Internet hobeago bat zurekin hasten da: errespetuz biziz Internet segurua izan dadin”. Helburua da denon artean teknologia digitalen erabilpen segurua eta positiboa bultzatzea, … Gehiago irakurri

JAZZTELEK AZPIKONTRATATUTAKO BI ENPRESA ISUNDUTA ROBINSON ZERRENDAN IZENA EMANDAKO PERTSONEI PUBLIZITATE-DEIAK EGITEAGATIK

Joan den uztailean Audientzia Nazionalak 30.000 euroko isun bana jarri zien Crosseling eta Global Telemarketing Solutions enpresei Jazzteli publizitate-baztertzeko Robinson Zerrendan (https://www.listarobinson.es/) sartzea eskatu zioten konpania horren bezeroei publizitate-deiak egiteagatik Jazzteleko zerbitzuak eskaintzeko. Kontzumitzaileei publizitatea (edozein bidetik ere) bidaltzen dieten enpresak Robinson Zerrenda kontsultatzera behartuta daude eta hertsiki debekatuta dute zerrenda horretan inskribatuta dauden kontsumitzaileengana … Gehiago irakurri

EUROPAKO JUSTIZIAK AURREJARRITAKO ORDAINKETA-ZERBITZUEKIKO SIM TXARTELAK MERKATURATZEA ILEGALA DELA EBATZI DU

Joan den irailaren 13an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen ordainketa-zerbitzuak aurrejarrita dituzten SIM txartelak merkaturatzea legez kontrako jarduera dela kontsumitzailea haren gainean aldez aurretik informatua izan ez denean. “Eskatu gabeko zerbitzua” dela dio EBJAk eta, hortaz, Europar Batasuneko komunikazio elektronikoetako arloan ezarritakoaren desberdina diren nazio-autoritateek ere zigor dezakete. Luxenburgoko Auzitegiak erantzun hori eman dio … Gehiago irakurri

JAZZTELEK EZ ZEBILEN TELEFONO FINKO BATENGATIK 18 HILABETETAN KOBRATU ZITUEN 421 EUROAK ITZULI ETA AZKENIK LINEA KONPONDU DU

“ADSL + berehalako eraginkortasuneko deiak”. Hori da EKA/ACUV-eko F.A.F. bazkideak 2017ko urtarrilean Jazztelekin sinatu zuen kontratuaren izena, lehen Movistarrekin zituen telefono mugikorreko bi linea, finkoko linea bat eta ADSL Movistarretik Jazztelera pasatuz. Berehalako eraginkortasunarena ADSL eta mugikorrekin bete egin zen. Ez ordea telefono finkoarekin; ez zuen berehala funtzionatu ezta… 18 hilabetetan zehar. Denbora luze horretan … Gehiago irakurri