NOLA GAUZATU AHAZTEKO ESKUBIDEA INTERNETEKO BILATZAILEETAN

Era batean edo bestean, gaur egun ia pertsona guztiak gaude Internetera konektatuta, eta sareak gure datuak gorde eta beste erabiltzaileei erakuts diezazkieke. Egosurfing egin duen edozeinek (bilatzaileetan bere izena jartzea) seguraski Interneten izan duen jarduerari buruz zerrenda bat aurkitu izan du, aldez aurretik bere pribatutasuna babesteko arreta ez badu izan: zerrenda publiko eta agiri ofizialetarako … Gehiago irakurri

INTERNETEN, EMAILEZ, MUGIKORREZ EGITEN DIREN DELITU ETA IRUZURREN BIKTIMA IZATEA EKIDITEKO AHOLKUAK

Azken urteetan iruzur gehienak Interneten bidez, emailez, telefono mugikorrarekin, giza sareetan… burutzen dira. Onlineko delitu edo iruzurren biktima izatea ekidin daiteke neurri erraz batzuk hartzen baditugu egunerokoan. Hona hemen nabigazioa seguruago egiten duten aholku batzuk. -Ez ireki ezagutzen ez dituzun erabiltzaileek edota aurretik eskatu ez dituzun zerbitzuek zuri bidalitako mezuak. Ezaba itzazu berehala. -Ez partekatu … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-EN ESKU-HARTZEAK GAIZKI ZEBILEN ETA GAINERA “ERRUSIERAZ ZEGOEN” MUGIKOR BATEN ITZULPENA LORTU DU

EKA/ACUV-eko bazkide batek Samsung Galaxy J3 mugikor bat erosi zuen oraintsu Donostiako denda batetan. Etxera helduta eta abian jartzean “errusieraz dagoela” aurkitu du, harrituta; mugikorraren testuak errusieraz idatzita daude, eta argibide-liburuxkaren testuak ere bai, gazteleraz dagoen atal txiki bat izan ezik. Horrez gain, mugikorrak ez du ondo funtzionatzen. Lehenago, plastikoak kentzean, mugikorrari marra bat egin … Gehiago irakurri

TELEKOMUNIKAZIO ZERBITZUAK ONLINE KONTRATATZEA: BATZORDEAK ETA KONTSUMITZAILEAK BABESTEKO ESTATUEN AGINTARITZEK JARDUTE ENGAINAGARRIAK ARGITARA EMAN DITUZTE

Europako Batzordearen prentsa oharra 2018/05/18 Irakurri osoa hemen: http://europa.eu/rapid/press-release_IP-18-3829_es.htm Europako Batzordeak eta kontsumitzaileak babesteko Estatuen agintaritzek telefonia finkoa edota mugikorra, Internet eta audio zein bideoko zuzeneko emisioak Europar Batasunean eskaintzen dituzten 207 weborriren gaineko kontrol sistematiko baten emaitzak argitaratu dituzte. Aipatu kontrolak aztertutako 207 weborrietatik 163 Europar Batasuneko kontsumitzaileen babesarako araudia urratzen egon daitezkeela argitaratzen … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-EK PAPEREZKO FAKTURAK POSTAZ BILDALTZEAGATIK KOBRATZEA LEGEZ KONTRAKOA DELA GOGORARAZTEN DU

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren 2014ko erreformak argi eta garbi debekatu zuen kobratze hori. Hala ere, oinarrizko zerbitzuetako konpainia batzuek egiten dituzten kobratze horiengatik kexa batzuk heltzen dira oraindik EKA/ACUV-era. Horregatik gogorarazten dugu fakturak paperean bidaltzeagatik kobratzea gehiegizko eta fede onaren aurkako jardutea dela, ilegala. Faktura elektronikoak erabiltzailearen onespena behar du; konpainiek ezin diote … Gehiago irakurri