Telefono mugikorra galtzea edo lapurtua izatea ekiditeko aholkuak eta bertan gordetzen dugun informazioa babesteko neurriak

Gaur egun herritar askorentzat ezinbestekoa da telefono mugikorra. Gailuan informazio pertsonal mordoa gordetzen dugu eta harekin zerbitzu askotarako sarbidea dugu. Ikustagun nola saiatu mugikorra galtzea eta nola babestu bertan gordetzen ditugun datuak. Espainian, Ditrendiak egindako txosten baten arabera, 2016an telefono mugikor guztien %87 “azkarrak” baziren, smartphonak; dei telefonikoak egiteaz gain (gero eta gutxiago), bestelako zerezin … Gehiago irakurri

Etzi, ekainaren 15ean, roaminga azkenik desagertuko da Europar Batasunatik

Azkenik, negoziazio eta tira-biraz beteriko hamar urte luzeren ostean, Europar Batasunean ekainaren 15ean desagertzen da roominga, beste herrialdetan egonda deiak egiteagatik, SMS mezuak bidaltzeagatik eta Internetera konektatzeagatik telefonia konpainiek haien bezeroei kobratzen zizkieten gainprezioak. Telefonia konpainiek dirutza irabazi dute roamingari esker. Izan ere, atzerrian zeuden haien bezeroei kobratzen zizkieten gainprezioak askoz ere handiagoak ziren atzerriko … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-eko bazkide batek eskatu eta jakin gabe “kontratatutako” zerbitzu batek sortutako ordainketak itzuli ditu Vodafonek

Martxoko eta apirileko Vodafoneren fakturetan EKA/ACUV-eko J.J.U.G. bazkideak 14,50 eta 7,25 eurotako ordainketak ikusi zituen Velbox Playplanet-i eginak. “Velbox Playplanet? Zer ote da hori?”, pentsatu zuen harrituta bezain kexkatuta. Bilboko EKA/ACUV-eko bulegora dator eta gure abokatuetako batek ea Velbox Playplanet izeneko horrekin telefonozko zerbitzuren bat kontratatu duen edo galdetzen dio. Ezetz dio gure bazkideak, inolaz … Gehiago irakurri

Lau konponketaren ostean, gaitasun handiagoko batez trukatu diote Wiko telefono mugikor akastuna

Bermeen Legearen arabera, produktu bat kontratuarekin erabat ez datorrenean edo akats edo matxura bat duenean (berme-epearen barne egonda: 2 urte), kontsumitzaileak exijitu dezake, hasiera batean ordena honetan: konponketa, aldaketa, prezioan beherapen bat (saltzailearekin adostuta) eta itzulpena. Zenbaitetan, inguruabarren arabera, produktuaren akatsak, konponketa egin behar izanak edo erreklamazio prozesuak eragin dizkioten arazo, kalte edota gastuengatik kalte-ordaina … Gehiago irakurri

Movistar Vive26: egonaldirik gabe, baina konpainia uztekotan azken hilea osorik ordaindu beharko duzu nahiz zati bat soilik kontsumitu

Telekomunikazioena (telefonia+Internet) kontsumoko erreklamazio gehien sortzen duen atala da espainiar Estatuan, urte batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileen erreklamazio guztien %35 bereganatzera heldu delarik. Zergatik baina? Lehenik, ea herritar guztiok erabiltzen ditugun zerbitzuak ematen dituelako (telefono finkoa, mugikorra, Internet), garesti samar diren zerbitzuak gainera, bereziki espainiar Estatuan. Bigarrenik, diferentzia handiz bere bezeroen kaltean jardunbide txar eta … Gehiago irakurri