Periscoperekin arazorik? Ikas ezazu era seguruan erabiltzen

CECUk (Confederación de Consumidores y Usuarios, non EKA/ACUV dagoen) zabaldutako prentsa-oharra Periscope, bideoa streamingean egitea eta beste erabiltzaileak egiten ari diren bideoak ikustea ahalbidetzen duen mugikorrentzako aplikazioa, albistea da azken egunotan guraso-semealeben belaunaldien arteko gatazka agerian utzi duen gertakizun bati esker. Aplikazio hori ondo erabiltzeko aholku batzuk eskaintzen ditu CECUk. -Beti bezala, gomendagarria da gurasoek … Gehiago irakurri

Vodafonek fibra optikoaren instalazio “fantasma”gatik kobratutakoa itzuli dio erabiltzaile bati

Hornikuntzak (gasa, argindarra, telefonia-Internet…) kobrantza okerrengatik erreklamazio gehien sortzen duten merkatal arloetako bat dira, horietatik asko kontratatutako zerbitzuetan egindako kontsumoa baino gehiagoko fakturazioak direlarik. “Oker” hauetaz konturatzen diren erabiltzaileak asko haserretzen dira, arrazoi osoz, eta gehienek erreklamatzen dute. Beste asko ez dira ohartzen fakturei edota kontu korronteari erreparatzen ez dietelako eta hilabeteak edo urteak ere … Gehiago irakurri

Datu pertsonalen usurpatze kasu bat eta Vodafoneren zabarkeriari zigorra

Datu-usurpatzea gero eta errazagoa da teknologia berriei esker (teknologia berrien erruz) eta gero eta gehiago egiten ari den delitua da. Inork ilegalki beste norbaiten datu pertsonalak eskuratzen ditu (izen-abizenak, NAN, telefono zenbakia, emaila, helbidea, banku datuak ere askotan…) eta pertsona horren izenean eta horren lepora zerbitzuak kontratatu edota erosketak egiten ditu. EKA/ACUVeko I.I. bazkidea “datu-lapur” … Gehiago irakurri

ACUBIri esker Googlek etxe partikularretarako deiak sortzen zituzten erruak zuzendu ditu bi negozioren telefono zenbakietan

Guztioi gertatu zaigu inoiz: dei bat gure telefonoan beste norbaitez galdezka, zenbakia okertuta. Baina badira zoritxar gehiagoko erabiltzaile batzuk, enpresa edo saltoki zehatz bati buruz galdezka deiak etengabe jasotzen dituztenak. ACUBIk (Asociación de Consumidores del Bidasoa) honelako bi kasu eraman berri ditu eta biak ondo konpondu ere. Lehena: Hondarribiko emakume batek etengabe jasotzen ditu bere … Gehiago irakurri

Vodafonek gehigarrizko tarifikazioko deiengatik kobratutakoa itzultzen dio bezero bati baimendutako gehienezko luzapena gaindi zezatela uzteagatik

Kontsumitzaile bat Enkarterrietako KIUBera joan zen aholku eta laguntza eske bere telefono operadoreak (Vodafone) izugarrizko faktura kobratu ziolako. Fakturak erabiltzaileak gehigarrizko tarifikazioko zerbitzu batzuetara egindako dei asko azaltzen zituen (803 zenbakietara, helduentzako zerbitzu esklusiboak), eta horri erantzuten zion fakturaren kostu altuak. Dei horiek izan baziren. Baina Vodafonek bidalitako fakturak konpainiak egindako bi huts nabarmen uzten … Gehiago irakurri