EKA/ACUV ELKARTEAK LABORAL KUTXAREN AURKA AURKEZTUTAKO BUKARAZTE-AKZIOA BAIETSI DA
EKA/ACUV ELKARTEAK LABORAL KUTXAREN AURKA AURKEZTUTAKO BUKARAZTE-AKZIOA BAIETSI DA
Arabako Auzitegi Probintzialak Abusuzko klausulatzak jo ditu Bankuek bezeorei kobratzen dizkieten Posizio zordunagatiko komisioak.
Beste argudio batzuen artean, Arabako Auzitegi Probintzialak:
- Uste du komisio horrek ez diola inolako zerbitzurik eskeintzen bezeroari, eta bankuari bakarrik egiten diola mesede.
- Gainera, neurriz kanpoko kalte-ordaina dakar, berandutze-interesa baitago ez-ordaintzeen kasuan.
- Eta erreklamazioaren existentziaren frogaren karga eta edukia bezeroari helaraziko lioke.
Horregatik, komisio hori gehiegizkoa dela eta, beraz, baliorik gabekoa dela uste du.
Laboralkutxak, epaia irmoa denean, komisio hori aplikatzeari utzi beharko dio bere eragiketa guztietan, eta denbora horretan zehar bidegabeki kobratutako zenbatekoak itzuli beharko ditu.
Epaia ez da irmoa eta Auzitegi Gorenean errekurtsoa jar dakioke.
Epai honek bat egiten du lehendik zeudenekin, Kutxabanken kontra (jadanik irmoa dena, Auzitegi Gorenak uko egin ziolako jarritako kasazio-errekurtsoari) eta Abanka, Bankia eta Banco Santanderren kontra (Auzitegi Gorenean errekurrituak).
HORREGATIK EKA/ACUV-EK FINANTZA-ERAKUNDE GUZTIEI ESKATZEN DIEGU BEREHALA UTZ DEZATELA KOMISIO HORI APLIKATZEARI ETA BIDEGABE KOBRATUTAKO ZENBATEKOAK ITZUL DITZATELA, ETA KALTETUTAKO KONTSUMITZAILE GUZTIAK ANIMATZEN DITUGU ERREKLAMATZERA. HORRETARAKO, ZUEN ESANETARA JARTZEN GARA.
Gogoan izan, Posizio zordunagatiko komisioaz gain, badaudela deusezak diren beste klausula batzuk ere, hala nola, kontsumitzaileari Mailegu-gastuak ezartzen dizkiona, Berandutze-interesa ezartzen duena, Zoru-klausula, IRPHak finkatzen duena eta Revolvin Txartelen neurriz kanpoko interes handia ezartzen duena.
Klausula hauetakoren batek eragiten badizu, jarri harremanetan EKA/ACUVekin
SENTENTZIA PDF: https://www.eka.org/wp-content/uploads/2020/05/SENTENCIA-AUDIENCIA-LABORAL-KUTXA.pdf